Bizkaiko sagardaoaren lehenengo txotx horretan, Zornotzako Uxarte sagardotegian, Aiora Renteria Zea Mays musika-taldeko abeslaria egon da. Bera izango da 2018ko Bizkaiko sagardaoaren enbaxadorea. Ganera, ekitaldian izan dira Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuorde Bittor Oroz; Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Jagoteko diputadu Elena Unzueta; Zornotzako alkate, Andoni Agirrebeitia; eta Bizkaiko Sagardaogileen Alkarteko presidente Aitor Intxaurraga.
Oroz sailburuak azpimarratu dau orain dala urtebete Euskal Sagardoa Jatorri Izendapena proiektua abian jarri zala eta horri esker Euskadiko sagardaoa aukeraz beteriko unean dago. Eusko Jaurlaritzea hasieratik inplikau da proiektuan, sektoreagaz eta beste erakunde batzukaz alkarlan estuan, Orozen arabera. Sektorea batzea, sagardaoaren kulturea sustatzea, sagar ekoizleei eta sagardogileei bultzadea emotea eta konsumitzaileei kalidadezko bertoko produktu bat eskaintzea da gure helburua.
Foru Aldundiko Elena Unzuetak, ostera, sagardaoaren sektorean dabizanen lana nabarmendu dau, sagarrak produziduten dituenetatik hasi eta sagardotegietaraino: Sektore oso konprometidua eta oso profesionala da, aurrera begira lan egiten dau, egunez egun bere estandarrak hobetzeko ahalegina eginaz.
[2018-01-15] Aiora Renteria izango da Bizkaiko sagardaoaren enbaxadore