IV. Bilbo You Week-ek Euskadi osoko youtuberrak batuko ditu lehenengo aldiz

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2019ko ots. 27a, 08:24

#BYW2019 honetan parte hartzen daben youtuber-en % 70 emakumeak dira.

Bilboko Udalak martxan jarritako Bilbo You Week; jardunaldiotan, Youtuben eduki digitalen sortzaile eta kontsumitzaile gazteak batzen dira. Aurten, martiaren 14an, 15ean eta 16an egingo dira jardunaldiok, arratsaldez, Bilborock aretoan.

#BYW2019-ek programa mamitsua dakar, era bateko eta besteko lantegiz betea, sormen-prozesuaren garrantziari buruzkoak, ikus-entzunezkoetako trikimailuei buruzkoak, edo Youtubera kantuak jasoteko moduaz. Barrikuntza legez, laugarren aldi honetan eduki digitalen sortzaileen Euskadi osoko lehenengo topaketea izango da.

Udalak aisialdirako eta kultura alternatiborako gune bat eskaini nahi deutse gazteei, eta alkarregaz egoteko gune bat laga deutse gazteei, sormena, esperientzia eta zaletasunak konpartidu, eta, ganera, sormenaren eta talentuaren sustapenaren alde egiten dau.

Lantegietan parte hartuko dabenek jarraitzaile, followers, kopuru handia dabe: 3.000.000 baino gehiago Youtuben, 1.000.000 baino gehiago Instagramen, 650.000 baino gehiago Twitter-en, eta 215.000 baino gehiago Facebooken. Edukietako batzuek zerikusia dabe ingurumenaren aldeko sensibilizazinoagaz, alkartasunagaz, giza eskubideen aldeko jarrereagaz, sormenagaz, LGTBQ kolektiboaren agirikotasunagaz, bullyingaren kontrako burrukeagaz zein barrikuntzeagaz, besteak beste.

Lantegi guztiak eta metalovisión esperientzia dobakoak dira; interesa dabenak zezeilaren 22an hasi dira izena emoten:

- Ikus-entzunezkoetarako trikimailuak Álvaro Wasabiren eskutik: Bilborock.

- Ahots coach-a, Christian Villanuevagaz: Bilborock.

- Truestoryren atzealdean, Anabel Lorente eta Christian Floresegaz: Bilborock.

- Metalovisión esperientzia, Sofia (Zayik) eta Victoregaz: Bilborock.

- Bideo edizinoa eskuko telefonoagaz tailerra Koala Rabiosogaz: Bilborock.


Informazino gehiago eta egitaraua hemen.