UEFA Women's Champions Leagueko finaleko baloia aurkeztu dabe

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2024ko ots. 5a, 13:26

Finala, maiatzaren 25ean jokatuko da San Mamesen.

UEFAk eta adidas etxeak emon dabe ezagutzera Bilbon maiatzaren 25ean jokatuko dan UEFA Women's Champions League 2024ko finalerako baloi ofiziala: adidas UWCL Pro Ball Bilbao. Baloiak uriaren espiritua, uri-geometria disruptiboak barruan narbarmentzen dau, eta, aldi berean, izarren patroi tradizionalak Bilboko arkitekturearen forma ikonikoak eta San Mames estadioaren diseinu paregabea jasotzen ditu.

Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak alkarlanean jarraitzen dabe Bilbon lehen aldiz egiten dan kategoria goreneko nazinoarteko kirol-ekitaldia.



Baloiak, adidas enpresak erabiltzen dituen errendimendu-teknologien aukera zabala jasotzen dau, PRISMA azaleko testura barritzailea barne; testura horrek zehaztasun handiagoa eskaintzen deutsee jokalariei. Horrezaz gan, kanpoko estalduraren testurak, UEFA Women's Champions Leagueko baloi ofizial guztietan erabiltzen diranak, erabateko kontrola eta helduleku segurua eskaintzen dau, errendimendu handiena ahalbidetuz. Adidas UWCL Pro Ball Bilbao Adidas dendetan eta online eskuratu daiteke.

Road to Bilbao/Bilbora bidean bihar, zezeilak 6an, jarraituko dau Nyongo Europako Futbolaren Etxean egingo dan kanporaketa faseko zozketagaz. Txapelketako final-laurdenak martiaren 19/20an (joanekoa) eta 27/28an (bueltakoa) jokatuko dira. Finalerdiak jokatu ondoren, maiatzaren 25ean San Mamesen jokatuko daben talde finalistak apirilaren 28an ezagutuko dira. Uste da sarrerak martian jarriko dirala salgai.