Getxoko Udalak aurreratu dauenez, aurtengo edizinoko egitaraua zarratuta dago. Maiatzean erosi ahal izango dira sarrerak eta jaialdia bagilaren 28an hasiko da.
Eusko Jaurlaritzeak eta Iparraldeko Euskerearen Erakunde Publikoak Baionan sinatu dabe bart euskerearen ezagutzea, erabilerea edota presentzia sustatzeko hitzarmena.
Neska-mutilei euskerazko astialdia eskaintzeko asmoz antolatzen dau Bilboko Udalak egitasmoa, urteko lehenengo hiruhilekoan. Aurtengo edizinoak igazko datuak hobetu ditu.
59 urtegaz hil da, minbiziak jota. Arpegi ezaguna zan berea, ETBn aurkezle zan eta. Kazetaritzako beste alor batzuetan be nabarmendu zan eta hainbat liburu idatzi zituan.
Tokikom alkartean batutako 60 tokiko hedabidek sortu dabe euskerazko tresna barria. Herri eta eskualdeetako informazinoa gaika antolatuta zabalduko dau Gurean.eus-ek.
Nafarroako euskalkien inguruko hiru hiztegitan oinarrituta dago tresna barria. Euskarabidea, Euskerearen Nafar Institutuaren eskariz sortu dau bilatzailea UZEIk, eta sarean jarri, hemen.
Durangon jokatutako bigarren finalaurrekoan, Uribe Kostak Uribe Butroeri irabazi deutso. Barikuan, hilak 31, izango da BBK Txapelketako finala, Bilboko BBK Salan.