Bizkaie!

Bizkaie!, mendebaldeko euskalkia darabilen agerkari kulturala http://www.bizkaie.biz/

Bart emon ditue Bilbon VII. AzPlay, Bideo-joko Independenteen Nazinoarteko Lehiaketako sariak

2016 aza 25

AzPlay jaialdiaren harian, Azkuna Zentroak JokuPlay aurkeztu dau, gaurtik Mediateka BBKn modu iraunkorrean izango dan joko espazio barria.
Nekane Balluerka aukeratu dabe UPV/EHUko errektore

2016 aza 25

Hautagai bakarrak botoen % 66,31 lortu dau.
Hondarribiko alardera begira jarri da Arantxa Urretabizkaia, 'Bidean ikasia (1993-2016)' liburuan

2016 aza 25

Alarde parekidean parte hartzen hasi zanetik bizitako gorabeherak, pasautako ikarea eta izandako pozak azaldu ditu Arantxa Urretabizkaiak. Pamielagaz argitaratu dau lan barria.
Bart emon ditue VII. AzPlay, Bideo-joko Independenteen Nazinoarteko Lehiaketako sariak

2016 aza 25 Bilbo

AzPlay jaialdiaren harian, Azkuna Zentroak JokuPlay aurkeztu dau, gaurtik Mediateka BBKn modu iraunkorrean izango dan joko espazio barria.
'Bermeoko txistulariak, musikarako grina' disko bikotxa kalean da

2016 aza 24

Larrinaga sendikoek bultzatutako Bermeoko txistulari taldearen grabazino zaharrak batu ditue Udalak eta Euskal Herriko Txistulari Alkarteak.
Ipar Euskal Herria protagonista, aurtengo Durangoko Azokan

2016 aza 24

Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako 35 nobedade izango dira 51. Durangoko Azokan. EKEren eta Gerediagaren arteko hamar urteko lankidetzearen emoitzea da.
Literaturearen ganean idatzitako testuak liburu baten batu ditu Iban Zalduak

2016 aza 24

(Euskal) literaturaren alde (eta kontra) testu kritikoen bildumea da, Zalduak aurreko urteetan idatzi dituanen aukeraketa bat. Elkar argitaletxeagaz atera dau.
Goñi familiak daroan GetxoGaso gasolindegia, VII.Euskara Saria

2016 aza 24

Sari-emote ekitaldia abenduaren 1ean, eguenean, 20:00etan, izango da Fadura Kiroldegian.
Bilbon sortutako Fair Saturday, mundu mailako mobimentu kultural bihurtu da

2016 aza 24 Bilbo

Zapatuan, hilak 26, egingo dabe aurtengo Fair Saturday. Sortu eta urte bira, sei herrialdetako 70 uri eta herritan egongo dira ekitaldiak.
Beldur Barik topaketea Urdulizen egingo da, zapatuan

2016 aza 24

Indarkeria matxistearen kontrako jarrerearen alde 12 eta 26 urte bitarteko gazteek egindako lana erakutsiko da jaialdi horretan. Ganera, Beldur Barik lehiaketako sariak banatuko dira.
Euskaltzaindia Durangoko Azokan izango da, 51. urtez

2016 aza 23

Durangoko Azokea sortu zanetik, ez dau hutsik egin Euskaltzaindiak. Erlearen 10. zenbakia, hiztegi barria eta abar topau ahal izango dira Akademiaren erakusmahaian.
Jesus Mari Lazkano margolariaren ibilbide artistikoa liburu baten batu dabe

2016 aza 23

Donostia 2016ren eta Iberdrola enpresearen arteko lankidetzeari esker argitaratu da monografia hau. Lazkanoren ikonografia ez eze, haren gogoetak jaso dira liburuan.