Bizkaie!

Bizkaie!, mendebaldeko euskalkia darabilen agerkari kulturala http://www.bizkaie.biz/

Ikutu elektronikoagoa bilatu dau Vendettak 'Bother' disko barrian

2016 abe 02

Euren ohiko estiloari buelta batzuk emon eta disko biribila sortzea izan da Vendettaren asmoa. Estetika futuristadun Bother da emoitzea, hamar kantako bildumea.
PuntuEUS-ek euskerazko url laburtzailea plazaratu dau

2016 abe 02

Webguneetako estekak laburrago bihurtzeko balio dau Labur.eus-ek. Domeinu izenen inguruko Whois.eus tresnea be badakar PuntuEUS-ek, Euskerearen Egunaren harira.
Zabalik da Kulturearen Plaza Durangon

2016 abe 02

Durangoko Azokearen 51. edizinoa abenduaren 6ra arte egongo da zabalik. Liburu, disko eta danetariko proposamen kulturalei esker, euskal sorkuntzearen erdigune izango da bost egunez.
Patxi Saez: 'Komunikazino egoera guztietan euskerea lehenetsiko daben hiztunak behar ditu euskereak'

2016 abe 02

Euskerearen Nazinoarteko Eguna dala eta, Berezko hiztunak izenburuko gogoetea idatzi dau Patxi Saez soziolinguisteak.
26 argazki jaso doguz 'Udagoiena jantzan' Argazki Lehiaketan

2016 abe 01

Santi Yaniz Aramendia eta Iñaki Mendizabalek argazkiok aztertu ondoren, abenduaren 16an, barikuan, zabalduko dogu ebatzia Facebook, Twitter zein Bizkaie! atarian.
Manu Chaoren eta Fermin Muguruzaren kolaborazinoa izan dau Skakeitan-ek 'Galera' diskoan

2016 abe 01

Bederatzi abestiko diskoa aurkeztu dau Donostiako taldeak. Estiloan garapen bat egon dan arren, oinarrian beti-betiko Skakeitan dagoala ziurtatu dabe taldekideek.
Euskerearen oihartzuna hainbat herrialdetara zabalduko dau Etxepare Euskal Institutuak

2016 abe 01

Euskerearen Nazinoarteko Egunagaz bat eginaz, Etxeparek jarduerak antolatu ditu irakurletzak daukazan bederatzi uritan.
Martxan Cortada 2016, Gasteizko Film Laburen Jaialdia

2016 abe 01

Aurten, XX. Cortada Jaialdian 1.278 lan jaso ditue, hau da, igaz baino 843 film labur gehiago.
Toure bilbotar-afrikarraren sagako bosgarren liburua idatzi dau Jon Arretxek

2016 abe 01

Oraingoz serieko azkena izango da Sator lokatzak (Erein). Poliziaren salatari bihurtuta Tourek San Frantzisko auzoan dituan gorabeherak dakarz nobela baltz honek.
Ohorezko Lauaxeta Saria, Joxe Anjel Iribarri eta Bizkaiko euskaltegiei

2016 abe 01 Bilbo

Euskerearen Egunaren bueltan emoten ditu sariok Bizkaiko Foru Aldundiak. Bihar, abenduaren 2an, barikua, omenduko ditue Iribar eta euskaltegiak, Foru Jauregian.
Miguel Zugaza Bilboko Arte Eder Museora bueltauko da, Pradoko kargua itxita

2016 aza 30 Bilbo

15 urtez Madrilgo Prado museoko zuzendari izan da Zugaza. Datorren urtean Bilboko Arte Eder Museoko zuzendaritzara bueltauko dala iragarri dau.
Sentimenduz betetako diskoa dakar Hesian taldeak

2016 aza 30 Bilbo

Hamar urte bete ditu Sakanako taldeak eta disko barriagaz ospatuko dau. Ganera, abenduaren 4an kontzertu berezia emongo dau Hesian-ek Durangoko Plateruenan.