Bizkaie!

Bizkaie!, mendebaldeko euskalkia darabilen agerkari kulturala http://www.bizkaie.biz/

2014(e)tik partaide / 23944 post
Ekitaldi ugari Gernikan, bonbardaketearen 80. urteurrena gogoratzeko

2017 api 20

Zapatuan, apirilak 22, hasiko da egitaraua eta une gorena 26an izango da. Musikea, antzerkia, berbaldiak eta abar egongo dirala aurreratu dau Gernika-Lumoko Udalak.
'Ospa' ipuin liburua aurkeztu dau Juan Luis Zabalak

2017 api 20

Azken hamar urteotan idatzitako 23 ipuin dakarz Ospa-k (Susa). Istorio gehienetan dago ihes egin nahi dauen pertsonaiaren bat.
Donna Leon idazlea sarituko dabe Bizkaiko liburu saltzaileek

2017 api 20

Liburuaren Egunaren bueltan, Papelezko Faroltxua emongo deutsie Donna Leon amerikarrari.
Eulalia Abaituaren argazkiek eta euskal idazleen testuek bat egin dabe Euskararen Etxean

2017 api 20 Deustualdea

Irailera arte ikusi ahal izango da Estereoskopiak 16+16 erakusketea, Azkue Fundazinoaren eta Euskal Museoaren arteko lankidetzeari esker.
Eulalia Abaituaren argazkiek eta euskal idazleen testuek bat egin dabe, Euskararen Etxean

2017 api 20

Irailera arte ikusi ahal izango da Estereoskopiak 16+16 erakusketea Bilbon, Azkue Fundazinoaren eta Euskal Museoaren arteko lankidetzeari esker.
Begoñazpi Ikastolea munduko robotika, zientzia eta teknologia txapelketako finalean izango da AEBetan

2017 api 20 Begoñaldea

First Lego Leagueren World Festivala, eskola-zientziaren arloko munduko lehiaketarik ospetsuena, apirilaren 26tik 29ra bitartean jokatuko da Misuri urian.
Bilboko Begoñazpi Ikastolea munduko robotika, zientzia eta teknologia txapelketako finalean izango da AEBetan

2017 api 20

First Lego League-ren World Festivala, eskola-zientziaren arloko munduko lehiaketarik ospetsuena, apirilaren 26tik 29ra bitartean jokatuko da Misuri urian.
Euskal jantzeari eskainitako saila izango dau Kataluniako Sismògraf jaialdiak

2017 api 19

Lau euskal konpainiak parte hartuko dabe Olot herriko jaialdiko Euskal erupzinoa atalean. Etxepare Institutuaren eskutik dator ekimena.
Kukairen 'Oskara' ikuskizunak zazpi izendapen lortu ditu 2017ko Max sarietan

2017 api 19

Arte eszenikoen Espainiako sari nagusietarako hautagai dira, ganera, Marie de Jongh konpainia, Jokin Oregi, Alfredo Sanzol eta Garbiñe Insausti.
Norman Manearen 'Huliganaren itzulera' euskeratu dau Koro Navarrok

2017 api 19

Erein eta Igela argitaletxeek EIZIEren Literatura Unibertsala bilduman plazaratu dabe Manearen obra autobiografiko hori. Donostian izan da liburuaren aurkezpena.
Intxortako Erresistentziak 80 urte

2017 api 19

Badira urte batzuk Elgetako Udalak Intxorta 1937 Kultur Alkarteagaz batera indar frankisten kontrako erresistentzia gogoratzeko ekimenak antolatzen dituala.
'Belem' eskola-ontzia helduko da gaur Bilbora

2017 api 19 Bilbo

Bihar arteko geldialdia egingo dau Bilboko Itsasadarra-Itsas Museoan. 1896an eregi zan Belem eta Ameriketako lehengaiak garraiatzeko erabili zan, eskola-ontzi bihurtu baino lehen.