Egunari amaierea emoteko, Sir Chris Bonington mendizaleari omenaldia egingo jako WOP saria emonez, izan be, mendiaren inguruko baloreen aldeko jarrerea erakutsi dau beti. 82 urte baditu bere, orain…
Maiatzean egitasmorako aukeratutako hamar parte-hartzaileak dira Behin behineko modu bat toki batean kokatzeko erakusketako komisarioak. Urtarrilaren 22ra arte egongo da Bilbon.
Elhuyar taldeak garatu dau telefono adimendunetarako ZientziApp aplikazinoa. Zientziagaz lotutako edukiak edonon eta edonoiz eskura izango ditu erabiltzaileak.
Iruñean aurkeztu ditu AEK-k 2017ko Korrikako abestia eta bideoklipa. Xabier Zabalak idatzi dau musikea, Uxue Alberdik berbak, eta artista ezagunek parte hartu dabe grabazinoan.
Abenduaren 17an, zapatua, jokatuko da finala, Bilboko Miribillako kiroldegian. Onena emoteko gogoz eta entzuleei saio ederra eskaini nahian dagoz zortzi protagonistak.
Europako Uriburu Kulturalaren urtea amaitzeko, Tabakaleran jai herritarra antolatuko dabela dino Donostia 2016k. Gaur egungo praktika artistikoak batuko ditue hor.
Zineuskadi erakundearen Zinema Euskaraz proiektuari esker, Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan ikusi ahal izango da Axel, heroi txikia barikutik aurrera.
Lanku alkarteak azaldu dauenez, oso arrakastatsua izan da aurtengo edizinoa. Bertsoa ardatz dala, edadekoen bizi-kalidadea hobetzea da egitasmoaren helburua.
Uhartearen altxorra erakusketeari esker, ume eta gazteentzako euskerazko literaturearen historiatik ibilbidea egin leiteke, ilustrazinoen, pertsonaien eta liburuen bidez.