Bizkaie!

Bizkaie!, mendebaldeko euskalkia darabilen agerkari kulturala http://www.bizkaie.biz/

2014(e)tik partaide / 23951 post
'Nola heldu naiz ni honaino' nobelea argitaratu dau Kattalin Minerrek

2017 ots 17

Bizitzan hartzen diran erabagien ganeko gogoetea da liburua. Igartza sariari esker argitaratu dau, Elkar argitaletxearen eskutik.
Datorren domekan 'Zuhainpeko Soinuak - Ahozko Transmisioa' lehen aldiz antzeztuko da Donostian

2017 ots 17

Donostiako datorren domekako, zezeilaren 19ko, emonaldiaz gan, datozen egunotan saio gehiago izango dira: Irunen, apirilaren 8an; Iruñean, apirilaren 23an zein Hondarribian, maiatzaren 14an.
Gasteizko Auzo Eszenak 18 lan eskainiko ditu aurten

2017 ots 17

Auzo Eszenak Gasteizko arte eszenikoen alorreko konpainia ez-profesionalei beren proposamenak jentaurrean erakusteko aukerea emoten deutse.
Hitzarmena sinatu dabe Euskaltzaindiak eta EEP-k Baionan

2017 ots 17

Ipar Euskal Herrian euskerearen presentzia areagotzeko akordioa da, erakunde biek azpimarratu dabenez. 2022ra arte egongo da indarrean.
Alex Txikon datorren astean bueltauko da Everestera

2017 ots 16

Katmandura bajatu eta Seven Summits Trek agentziagaz izan dituan txarto-ulertuak konpondu ditu. Everest neguan eta oxigeno barik igoteko erronkeari eutsiko deutso.
Alex Txikon Katmandura bidean da, bertako agentziak espedizinoa amaitutzat jo dauelako

2017 ots 16

Everest igoteko asmoari eutsi deutsala dino lemoarrak. Baina Nepalgo uriburura bajatu behar izan dau, laguntzino gehiagoren bila, materiala Behe Kanpalekuan itxita.
Itziarren Semeak taldeak egin dau Ibilaldiaren kantea

2017 ots 16

Ikastolen Ibilaldiaren aurtengo leloa Egunero alkarregaz da, eta izenburu hori daukie abestiak eta bideoklipak be.
Carmen Bernabé, Clara Campoamor, Pikara Magazine, SSI eta Ingeteam, Zirgari saridunak

2017 ots 16

Bardintasuna bultzatzen daben persona eta erakundeei emoten deutsie Zirgari Saria urtero Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK Fundazinoak.
Bizirik eta kopla barik, tontorra gogoan

2017 ots 16

Taldea jota dago. Carlos galdu genduan, gero Lakpa, orain Chhepal..., bost bakarrik geratzen gara, baina indartsu sentiduten naz, barriro saiatzeko gogoagaz.
Bilboko Udalak Miguel de Unamuno saiakera saria antolatu dau

2017 ots 16

Apirilaren 29ra arteko epea dago sariketearen 18. ekitaldira lanak aurkezteko. Euskerazko eta gaztelaniazko atalak dagoz.
Aiko taldeak Txorierrira eroango dau inauterietako erromeria

2017 ots 16

Domekan, hilak 19, egingo dabe jantzaldia Derioko Baserri Antzokian. Jente guztiari zabalik egongo da ekitaldia.
'Toni Erdmann'

2017 ots 15

Cannesko Festibalean estreinau zan film hau eta kritikearen harrera bikaina jaso eban. Baina komedia arraro hau ez da izango edozeinen gustuko.