Bizkaie!

Bizkaie!, mendebaldeko euskalkia darabilen agerkari kulturala http://www.bizkaie.biz/

2014(e)tik partaide / 23953 post
Aiko taldeak Txorierrira eroango dau inauterietako erromeria

2017 ots 16

Domekan, hilak 19, egingo dabe jantzaldia Derioko Baserri Antzokian. Jente guztiari zabalik egongo da ekitaldia.
'Toni Erdmann'

2017 ots 15

Cannesko Festibalean estreinau zan film hau eta kritikearen harrera bikaina jaso eban. Baina komedia arraro hau ez da izango edozeinen gustuko.
Korrikaren unidade didaktikoa aurkeztu dabe
Korrika 20

2017 ots 15

AEK-k eta Ikastolen Alkarteak edade guztietako neska-mutilentzako materiala atondu dabe, Haur Hezkuntzatik Batxilergora.
Ia 200 gaztek parte hartu dabe Galdeketaun lehiaketan

2017 ots 15

Bilboren inguruko datuak eta euskerazko astialdia buztartzen ditu smartphoneetarako joko horrek. Hirugarren edizinoko sari-banaketea egin dabe udaletxean.
Barruan daroan 'Betty Rockanroll' atera dau Txapelpunkek disko barrian

2017 ots 15

Sekula baino euskerazko abesti gehiago sartu ditu Txapelpunkek Betty Rockanroll diskoan (Baga-Biga). Punk estiloari eutsi deutso oraingoan be.
Proiektu kulturalak bultzatzeko hitzarmena sinatu dabe Bilbok, Santanderrek eta Gijonek

2017 ots 15 Bilbo

Hiru uriotako eragileek sortutako sei proiektu kulturali laguntzinoa emongo deutsie. Bilbo eta Santander egon dira orain arte hitzarmenean, eta Gijon batu jake orain.
Alex Txikonek bertan behera itxi dau Everest neguan igoteko ahalegina

2017 ots 14

Laugarren Kanpalekuraino heldu da, baina haizeak gogorregi joten izan dau han. Behe Kanpalekuan dago orain lemoarra.
Alex Txikon Behe Kanpalekuan dago baina Everest igoteko beste ahalegin bat egitea ez dau baztertu

2017 ots 14

Laugarren Kanpalekuraino heldu da, baina haizeak gogorregi joten izan dau han. Behe Kanpalekuan dago orain lemoarra.
Barikuan hasiko da Bilbao Distrito Jazz zikloaren 18. edizinoa

2017 ots 14

Bilboko Udalak eta Bilbaina Jazz Club alkarteak antolatutako zikloan lau emonaldi egongo dira, hurrengo lau barikuetan.
Thinking Football Film Festivalen 17 lan aurkeztuko ditue martian

2017 ots 14

Athletic Club Fundazinoak eta BBK Salak antolatutako jaialdiko pelikuletan, gizarte gaiei lotutako istorioak futbolaren bidez azaltzen dira.
Bilbo eta Gasteiz arteko mendi-lasterketea, Basque Ultra Traileko lehenengoa

2017 ots 14 Bilbo

Barikuan, hilak 24, gauerdian abiatuko dira 159 parte-hartzaileak Arriaga antzokiaren aurretik, Gasteiz helburu. Basque Ultra Trail lehenengoz antolatu da.
Xabier Olarra eta Harkaitz Cano aurrez aurre Bilbon euskal literaturaz eta itzulpengintzaz berba egiteko

2017 ots 14 Alde Zaharra

Gaur, otsailak 14, izango dan hitzordua Urtzi Urrutikoetxea idazle, kazetari eta bertsolariak gidatuko dau eta arratsaldeko 19:30ean hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, sarrera …