Bizkaie!

Bizkaie!, mendebaldeko euskalkia darabilen agerkari kulturala http://www.bizkaie.biz/

2014(e)tik partaide / 24334 post
Jarraitu
Bilboko Begoñazpi Ikastolea munduko robotika, zientzia eta teknologia txapelketako finalean izango da AEBetan

2017 api 20

First Lego League-ren World Festivala, eskola-zientziaren arloko munduko lehiaketarik ospetsuena, apirilaren 26tik 29ra bitartean jokatuko da Misuri urian.
Euskal jantzeari eskainitako saila izango dau Kataluniako Sismògraf jaialdiak

2017 api 19

Lau euskal konpainiak parte hartuko dabe Olot herriko jaialdiko Euskal erupzinoa atalean. Etxepare Institutuaren eskutik dator ekimena.
Kukairen 'Oskara' ikuskizunak zazpi izendapen lortu ditu 2017ko Max sarietan

2017 api 19

Arte eszenikoen Espainiako sari nagusietarako hautagai dira, ganera, Marie de Jongh konpainia, Jokin Oregi, Alfredo Sanzol eta Garbiñe Insausti.
Norman Manearen 'Huliganaren itzulera' euskeratu dau Koro Navarrok

2017 api 19

Erein eta Igela argitaletxeek EIZIEren Literatura Unibertsala bilduman plazaratu dabe Manearen obra autobiografiko hori. Donostian izan da liburuaren aurkezpena.
Intxortako Erresistentziak 80 urte

2017 api 19

Badira urte batzuk Elgetako Udalak Intxorta 1937 Kultur Alkarteagaz batera indar frankisten kontrako erresistentzia gogoratzeko ekimenak antolatzen dituala.
'Belem' eskola-ontzia helduko da gaur Bilbora

2017 api 19 Bilbo

Bihar arteko geldialdia egingo dau Bilboko Itsasadarra-Itsas Museoan. 1896an eregi zan Belem eta Ameriketako lehengaiak garraiatzeko erabili zan, eskola-ontzi bihurtu baino lehen.
Basque Fest Bilboko Aste Santuaren dinamizatzaile bihurtu dala dino Udalak

2017 api 19

Ia 92.000 parte-hartzaile izan ditu ekimenak aurten, igaz baino % 26 gehiago. Basque Festeko igoera hori turismoan igarri dala dino Bilboko Udalak.
Euskal literaturea Bartzelonara helduko da, Literaldia jaialdiari esker

2017 api 18

Apirilaren 19an, eguaztena, hasita, euskal idazle ezagunek parte hartuko dabe Literaldiaren 13. edizinoan. Bartzelonako Euskal Etxea da antolatzailea.
Karrantzak hartuko dau 55th World Wide SketchCrawlaren Euskal Herriko topaketea

2017 api 18

Marrazkilarien begiradek zabalduko dabe haranaren irudia nazinoarteko deaialdian.
Monumentu eta Leku Historikoen Nazinoarteko Eguneko ekitaldiak Bizkaian

2017 api 18

Dobako jarduerak antolatuko dira Bizkaiko Foru Aldundiaren jaubetzako hainbat gune historikotan. Gerediagako baseleizea, ostera, zabalik egongo da zapatuan.
Lorea Agirre: 'Funtsezkoa da hemen bertan sortutako pentsamendua ezagutzea'

2017 api 18

Jakineko zuzendaria
Balorazino positiboa egin dabe Eskutartie azokako antolatzaileek

2017 api 18 Bilbo

Bilboko Arenaleko artisautza azokearen zazpigarren edizinoan milaka bisitari egon dirala nabarmendu dau Arbaso alkarteak, baina pilaketarik ez dala egon.