Bizkaie!

Bizkaie!, mendebaldeko euskalkia darabilen agerkari kulturala http://www.bizkaie.biz/

2014(e)tik partaide / 24334 post
Jarraitu
Ondare kulturalaren ganeko jardunaldi baten parte hartuko dau Mintzolak, Asturiasen

2017 api 07

Apirilaren 21ean eta 22an izango dira topaketak. Bertsolaritzaren inguruko berbaldia eta tailerra eskainiko ditu Mintzola Ahozko Lantegiak, bigarren egunean.
Badator Aste Santua... maletea prest?

2017 api 07

Artium-ek 'Liliana Porter. Elkarrizketak eta desobeditzeak' aurkeztu dau

2017 api 07

Artistearen Europako lehenengo atzerabegirakoak bilduma publiko nahiz pribatutatik datozen 1969 eta 2016 urteen arteko ehun bat pieza batzen ditu.
Alaine Agirrek lehenengo poesia liburua plazaratu dau

2017 api 07

Ospitale psikiatriko baten idatzitako olerkiak batu ditu idazle bermeotarrak Txoriak etortzen ez diren lekua liburuan (Erein).
Agustin Sanchez Lavega astrofisikariak irabazi dau 2016ko Euskadi Ikerkuntza Saria

2017 api 07

Sanchez Lavega irakaslea aitzindaria izan da Euskadiko espazio-zientzien arloan astronomia eta astrofisikea txertatzen.
Urtzi Ibarguenek aurrerapen teknologikoen inguruko erakusketea aurkeztu dau Bilbao Arten

2017 api 07

Bilbao Arte Fundazinoaren bekea dauka Ibarguen. Maiatzaren 3ra arte ikusi ahal izango da Vestigios de una cultura contemporánea.
Bernardo Atxagaren 'Xola eta Ameriketako izeba' eslovenierara itzuli dau Barbara Pregelj-ek

2017 api 06

Itzultzaile berriak programeari esker Euskal Herrian egonaldia egin eban Pregelj-ek, euskeraz ikasteko.  Esperientzia haren ondorioa da Xola in teta iz Amerike.
Kontrastez betetako diskoa dakar Hara! taldeak

2017 api 06

Ondarroako hirukotearen lehenengo lana da Adikzioak, minak eta desirak (Baga Biga). Diskoko zazpi abestietan une gogorrak eta leunak tartekatu ditue, beti rocka oinarri.
Errentan hartutako bizikleten kaosa Txinan

2017 api 06

Altxorrari sekulako etekina atera deutsie Mobike eta Ofo enpresek Txinatik kanpo be negozioa zabaltzeko, Singapurretik AEBetara.
Gerra Zibilean hildako herritarrak gogoratuko ditue domekan Zeanurin

2017 api 06

Domekako mezan gomutan izango ditue 1937an hildako zazpi zeanuriztarrak. Pakearen aldeko deia egiteko ospakizuna be izango da.
Baduzu, euskeraz kontsumidu nahi dabenen sarea jaio da

2017 api 06

Kontseiluak, Behatokiak eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren alkarteak sortu dabe Baduzu. Salerosketak euskeraz egitea bultzatzea da asmoa, kontsumo ohituretan euskerea erespideetako bat izatea.
Euskaltzaindiak eta Gasteizko Udalak hitzarmena barritu dabe

2017 api 06

2017rako akordioari esker, Euskaltzaindiak Gasteizko toponimia aztertzen segiduko dau. Gasteizko Udalak diruz lagunduko dau Akademia, urian hainbat jarduera antolatzeko.