Bizkaie!

Bizkaie!, mendebaldeko euskalkia darabilen agerkari kulturala http://www.bizkaie.biz/

2014(e)tik partaide / 24334 post
Jarraitu
Euskal pentsamenduaren transmisinoaren inguruko Jakinen proiektu batek jaso dau Elkar Saria

2017 api 05

Txillardegiren obrearen dibulgazinoari ekitea izango da egitasmoaren lehenengo pausua. Ikus-entzuenezkoak, liburuak eta webgunea plazaratuko ditu Jakinek.
Loraldia Eskola proiektua, euskal kulturearen transmisinorako tresnea, aurkeztu dabe

2017 api 05

Loraldia festibalak bultzatutako egitasmo honen lehenengo edizinoan Bilboko ikastetxe bik parte hartu dabe. Ganera, gida pedagogikoa sortu dabe.
'Guernica' oinarri dala Ron English-ek egindako artelanak ikusgai, Bakearen Museoan

2017 api 05

Pablo Picassoren obra ezaguna behin eta barriro interpretetan dau Englishek, kritika soziala egiteko. Artista amerikarraren 25 artelan ekarri ditue Gernikara, urriaren 29ra arte.
Korrika Bizkaian sartu da

2017 api 05

Gipuzkoa atzean itxi eta Ondarroatik sartu da 20. Korrika Bizkaian. Gaur, bihar eta etzi zeharkatuko ditu Bizkaiko errepide eta kaleak.
Turismo bulegoa ipiniko dabe Gaztelugatxen

2017 api 05

Bizkaiko Foru Aldundiak azaldu dauenez, Aste Santuan zabalduko dabe, Gaztelugatxeko bisitariei informazinoa emoteko. Opor sasoietan eta udan egongo da zabalik.
Booktegi.eus, euskerazko liburu elektronikoen webgunea

2017 api 05 Bilbo

Era guztietako liburu elektronikoak argitaratzeko eta doban deskargetako webgunea da Booktegi.eus. Edonork plazaratu leike bere liburua, kalidade erespide batzuk bete ezkero.
Sean Brosnan zinemagile amerikarrari emongo deutso FANTek Fantrobia saria

2017 api 04

Bilboko bildurrezko eta Fantasiazko Nazinoarteko Jaialdiaren, FANTen, 23. edizinoa maiatzaren 5etik 12ra izango da. Sean Brosnanen lehenengo film luzea eskainiko da bertan.
Lucien Etxezaharreta eta Lander Garro gaur Bidebarrietan, Eztabaidak Literatureagaz zikloan

2017 api 04

Arantxa Urretabizkaia moderatzaile dala, euskerazko literatura aldizkarien ganean berba egingo dabe Etxezaharretak eta Garrok.
Sei pintura eta argazki erakusketa Bilboko auzoetan, Expodistritori esker

2017 api 04 Bilbo

Bagilaren 30era arte uriko udaltegietan egongo dira erakusketak, urteko bigarren hiruhilekoko Expodistrito zikloan.
Juul hauteskunde literarioak egiten dabiz gaur ikastoletan

2017 api 04

Euskal Herriko ikastoletako 17.000 neska-mutil inguruk euskerazko idazle eta ilustratzaile gogokoenak aukeratuko ditue gaur, martitzena.
Errugbiko Europako txapelketetako finalak Bilbon jokatuko dira 2018an

2017 api 04

Kluben arteko Txapeldunen Kopako eta Challenge Cup-eko finalak jokatuko dira San Mames zelaian, datorren urteko maiatzean.
Bilbo jarduera kulturalez beteko da Aste Santuan, Basque Fest-i esker

2017 api 03

Apirilaren 12tik 16ra 200 jarduera inguru egongo dira Bilbon, gehienak dobakoak. Euskal unibersoari lotutako ekintzak izango dirala azaldu dau Udalak.