59 urtegaz hil da, minbiziak jota. Arpegi ezaguna zan berea, ETBn aurkezle zan eta. Kazetaritzako beste alor batzuetan be nabarmendu zan eta hainbat liburu idatzi zituan.
Tokikom alkartean batutako 60 tokiko hedabidek sortu dabe euskerazko tresna barria. Herri eta eskualdeetako informazinoa gaika antolatuta zabalduko dau Gurean.eus-ek.
Nafarroako euskalkien inguruko hiru hiztegitan oinarrituta dago tresna barria. Euskarabidea, Euskerearen Nafar Institutuaren eskariz sortu dau bilatzailea UZEIk, eta sarean jarri, hemen.
Durangon jokatutako bigarren finalaurrekoan, Uribe Kostak Uribe Butroeri irabazi deutso. Barikuan, hilak 31, izango da BBK Txapelketako finala, Bilboko BBK Salan.
Senpereko lakuaren inguruan ospatuko da Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko jaia, maiatzaren 14an. Aurtengo Herri Urratsen abestia eta bideoklipa aurkeztu ditue gaur.
Martiaren 30ean antolatu dau jardunaldia Azkue Fundazinoak, Bilboko Euskararen Etxean. Euskerazko blogen egoerea aztertuko dabe adituek eta Blogetan lehiaketako sariak banatuko dira.
Bizkaiko kirola bultzatzeko helburua dau Bizkaia-Bizkaialdek. 43 enpresa, 25 klub eta 28 taldetako ordezkariak egon dira Guggenheim Museoan antolatutako topaketan.
Martiaren 31n, 80 urte beteko dira Durango eta Elorrio bonbardeau zituenetik, eta ordukoak gogoratzeko egitarau zabala atondu dabe Durangon eta Elorrion apirilaren 6ra arte.
Etxepare Institutuaren unibersidade sarearen barruan egitarau bereziak antolatu dira. Besteak beste, Korrika laburrak antolatuko dira 12 uri horreetan.