Bizkaie!

Bizkaie!, mendebaldeko euskalkia darabilen agerkari kulturala http://www.bizkaie.biz/

2014(e)tik partaide / 24334 post
Jarraitu
Hirugarren nobelea plazaratu dau Juanjo Olasagarrek, 'Poz aldrebesa'

2017 mar 24

19 urtez bikote izan diran gizon biren inguruko liburua da Poz Aldrebesa (Susa). Juanjo Olasagarrek argitu dauenez, gaytasunetik egindako nobelea da, baina ez da nobela gay bat.
Getxon, Benta-ko prozesuan parte hartu daben herritarrek balio anitzeko gunea, belaunaldien artekoa proponidu dabe

2017 mar 24

Auzoaren identidadea irudikatzea eta ezagutea konpartidutea ahalbidetuko dauena.
Euskalmetek metereologiaren inguruko euskerazko bankua eguneratu dau

2017 mar 24 Bilbo

Eguraldiagaz lotutako 1.421 terminoren definizinoak egokitu dira, esangura zehatzagoa emoteko. Euskalmet agentziako metereologo bik egin dabe eguneraketea, UZEIk eskatuta.
Historia eta eleiz artea Bilboko Atxuri auzora eroango ditu BAS jaialdiak

2017 mar 23 Bilbo

Apirilaren 3tik 8ra bitartean egingo da Bilbo Arte Sakratua jaialdiaren 13. edizinoa, Gizakundearen eleizan eta Eleiz Museoan. Antxinako musikea eta arte eszenikoak ardatz, bost ikuskizun egongo di…
Euskal Herrian berba egiten diran 99 hizkuntzaren lekukotasunak batu ditu Badiharduguk

2017 mar 23

101L izeneko proiektuaren emoitzea da. Webgunea eta dokumentala plazaratu ditu Badihardugu alkarteak, orain arteko lana erakusteko.
'BatZuk' mezua zabaldu dau Bilbon Korrikaren aurkezpen sozialak

2017 mar 23

Aurtengo edizioa hasteko zazpi egun falta diralarik, Euskal Herriko arlo guztietako ordezkariak batu dira Bilboko BBK Aretoan, XX. Korrikaren aurkezpen sozialean.
Politikearen eta artearen arteko hartu-emonak Euskadin aztertu ditue

2017 mar 23

Politikeak euskal kulturearen adierazpenetan izan dauen eraginaren inguruko zenbait adituren hausnarketak jasoten ditu Autonomía e ideología: tensiones en el campo cultural vasco liburu…
Patxi Saez: 'Euskerearen bizi puskak'

2017 mar 23

Gogoetea plazaratu dau Patxi Saez soziolinguisteak. Euskereak berezko erreferente kulturalak behar dituala dino, hizkuntza bizia izaten segidu nahi badau.
Antzerkiaren Eguna ospatuko dau Bilbok astelehenean

2017 mar 23 Bilbo

Arriaga plazan adierazpen antzeztua irakurriko da eta Harrobia Eskenan antzerki laburra egongo da. Bilboko Udalak eta uriko artistek bat egingo dabe ospakizunean.
Auto klasikoek errepidera urtengo dabe asteburuan, Rallyestone lasterketearen 12. edizinoan

2017 mar 23 Bilbo

Barikuan hasita, hiru etapa izango ditu aurtengo Rallyestone nazinoarteko rallyak. Auto klasikoek 850 kilometro egingo ditue Bizkaiko eta Kantabriako errepideetan.
Resurreccion Maria Azkue Literatura Sariketan bikoxtu egin da parte-hartzaile kopurua

2017 mar 22

Euskaltzaindiak antolatzen dau gaztetxuentzako lehiaketa hori eta 2016ko edizinoko sariak gaur banatu ditu. Lanen kalidadea eta tonu barritzailea nabarmendu ditu epaimahaiak.
EHUren Udako Ikastaroetan euskerazko eta ingelesezko eskaintzea handituko da

2017 mar 22

Bagilaren 7tik irailaren 15era egingo ditu EHUk 36. Udako Ikastaroak. Egitarauan 137 ikastaro, tailer, eskola eta jardunaldi profesional dagoz.