Bizkaie!

Bizkaie!, mendebaldeko euskalkia darabilen agerkari kulturala http://www.bizkaie.biz/

Bilboko Orkestra Sinfonikoak bost kontzertu emongo ditu Bizkaian

2016 abu 12

Plentzian, Lekeition, Gorlizen, Getxon eta Santurtzin joko dau Bilboko Orkestra Sinfonikoak udan. Lehenengo emonaldia gaur, abuztuak 12.
Maialen Chourrautek urrezko dominea irabazi dau Rion

2016 abu 12

Kayakean, ur bizietako K1 kategorian, lortu dau lasartearrak garaipena, bigarrenari hiru segundu baino gehiago kenduta.
Eraso bako jaiak aldarrikatu ditue Gernikan eta Bilbon

2016 abu 11

Gernikako Andra Mari eta San Roke jaietan prebentzino kanpainea martxan ipiniko dabe. Aste Nagusiko konparsek, bestetik, eremu aske izentau dabe jai gunea.
Jokaldi biribila ezin eginda dabil Rajoy...

2016 abu 11

Donostiako Zinemaldia eta euskal artistak alkarlanean hasi dira

2016 abu 11

Isabel Herguerak eta Izibene Oñederrak Perlak sailaren eta Euskal Zinemearen Galearen atze-oihalak sortu ditue, hurranez hurran. Obra gehiago sortu ahala, bildumea osotu nahi dau Zinemaldiak.
Juan Zelaia enpresaburu eta euskerearen bultzatzailea hil da

2016 abu 10

Enpresen mundutik euskereari egin eutsan ekarpenagaitik nabarmendu zan Juan Zelaia oñatiarra. Bart hil da.
Neurketa zientifikoen tailerra umeentzat, abuztuaren 21ean SantimamiƱen

2016 abu 10

Gurasoek bisita gidatua egiten daben bitartean, 6 eta 12 urte bitarteko neska-mutilek kobak topetako erabilten diran teknikak ezagutuko ditue.
'Chichinabo Cabaret' eta 'Decir lluvia y que llueva', Pabellon 6ren proposamenak Aste Nagusirako

2016 abu 10 Bilbo

Aurretik arrakasta handiz estreinautako antzezlan bi dakarz Bilboko Pabellon 6 espazioak. Obra barritzaileak dira biak.
Gernikak desfile baten aurkeztuko dau Gargantua barria

2016 abu 10

Aurrekoa 1937ko bonbardaketan erre zan. Abuztuaren 12an, barikua, 1915ean egindako desfilearen antzeko ikuskizuna antolatu dau Udalak, Gargantua barria erakusteko.
Bilboko Aste Nagusiko pregoilariak eta txupinereak euren jantziak estreinau ditue

2016 abu 09 Bilbo

Patxo Telleria aktoreak irakurriko dau pregoia abuztuaren 20an eta Gisèle Felli Gorritxo, Komantxe konparsakoa, arduratuko da txupinaz.
Folklore Jaialdia, Erraldoikadea eta herriko taldeen urteurrenak, asteotan Bermeon

2016 abu 09

Abuztuaren 13an egingo da 30. Folklore Jaialdia. Bestetik, Bermeoko Abesbatzaren, Alkartasuna jantza taldearen eta Erraldoien Konparsearen urteurrenak ospatuko ditue irailaren 3ko ekitaldian.
Esne Beltza eta La Pulqueria izango dira Sopela Kosta Festeko kartelburuak

2016 abu 09

Irailaren 22tik 25era egingo da 3. Sopela Kosta Fest jaialdia. Betiko legez, hiru oinarri izango ditu: Naturea, surfa eta musikea.