Bizkaiko Emakumezko Enpresari eta Zuzendarien Alkarteak (ADE) eta Bizkaiko Foru Aldundiak AED Enpresa-emakumeak Behatokia aurkeztu dabe, Lidera proiektuaren barruan.
Edonork egin leike ekarpena, Bartzelonako Euskal Etxearen arabera. Kataluniako uriburuan Euskal Herriagaz lotuta dagozan txokoak mapa baten batuko ditue.
Lorea Bilbao Kultura diputaduak nabarmendu dau Foru Liburutegia espazio bizia dala, eta bertan, literatureak eta ganerako adierazpen kulturalek bat egiten dabela.
Estreinau zanetik ahaztua egon da René Le Henaffen hiru dimensinotako dokumentala. EHUko ikerlari Josu Martinezek topau dau Parisen eta Loraldiak zabalduko dau.
Gaurtik aurrera, Emakumeak Bilboko Historian zikloaren bigarren aldia antolatuko dau Bilboko Udalak. Bisitaldiak egongo dira Olabeagan eta Zorrotzaurren.
Getxoko probea bertan behera ixtearen ondorioz, Twiggy Baker, modalitate honetako BWT (Big Wave Tour) sailkapeneko lehena, munduko txapeldun izentauko dabe gaur.