Bizkaie!

Bizkaie!, mendebaldeko euskalkia darabilen agerkari kulturala http://www.bizkaie.biz/

2014(e)tik partaide / 23959 post
'Bermeoko txistulariak, musikarako grina' disko bikotxa kalean da

2016 aza 24

Larrinaga sendikoek bultzatutako Bermeoko txistulari taldearen grabazino zaharrak batu ditue Udalak eta Euskal Herriko Txistulari Alkarteak.
Ipar Euskal Herria protagonista, aurtengo Durangoko Azokan

2016 aza 24

Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako 35 nobedade izango dira 51. Durangoko Azokan. EKEren eta Gerediagaren arteko hamar urteko lankidetzearen emoitzea da.
Literaturearen ganean idatzitako testuak liburu baten batu ditu Iban Zalduak

2016 aza 24

(Euskal) literaturaren alde (eta kontra) testu kritikoen bildumea da, Zalduak aurreko urteetan idatzi dituanen aukeraketa bat. Elkar argitaletxeagaz atera dau.
Goñi familiak daroan GetxoGaso gasolindegia, VII.Euskara Saria

2016 aza 24

Sari-emote ekitaldia abenduaren 1ean, eguenean, 20:00etan, izango da Fadura Kiroldegian.
Bilbon sortutako Fair Saturday, mundu mailako mobimentu kultural bihurtu da

2016 aza 24 Bilbo

Zapatuan, hilak 26, egingo dabe aurtengo Fair Saturday. Sortu eta urte bira, sei herrialdetako 70 uri eta herritan egongo dira ekitaldiak.
Beldur Barik topaketea Urdulizen egingo da, zapatuan

2016 aza 24

Indarkeria matxistearen kontrako jarrerearen alde 12 eta 26 urte bitarteko gazteek egindako lana erakutsiko da jaialdi horretan. Ganera, Beldur Barik lehiaketako sariak banatuko dira.
Euskaltzaindia Durangoko Azokan izango da, 51. urtez

2016 aza 23

Durangoko Azokea sortu zanetik, ez dau hutsik egin Euskaltzaindiak. Erlearen 10. zenbakia, hiztegi barria eta abar topau ahal izango dira Akademiaren erakusmahaian.
Jesus Mari Lazkano margolariaren ibilbide artistikoa liburu baten batu dabe

2016 aza 23

Donostia 2016ren eta Iberdrola enpresearen arteko lankidetzeari esker argitaratu da monografia hau. Lazkanoren ikonografia ez eze, haren gogoetak jaso dira liburuan.
Martxan da Euskerearen Ginkanearen 5. edizinoa

2016 aza 23 Bilbo

Kutxa Ekoguneak eta Azkue Fundazinoak antolatutako lehiaketan izena emoteko epea abenduaren 3an amaituko da. Aurtengo gaia: Hizkuntza praktika ekologikoak.
Getxoko Eskulangintza Azokeak 23 espezialidade eta 80 profesional batuko ditu astegoienean

2016 aza 23

Areetako Geltokia plazako karpan, 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 21:00etara egongo da zabalik azokea eta zapatuan 21:30ean zarratuko da; sarrerea, ohi danez, dobakoa izango da.
Kirmen Uribek nobela barria aurkeztu dau, 'Elkarrekin esnatzeko ordua'

2016 aza 22

Aurretik be liburuaren ganeko zertzelada batzuk ezagunak izan diran arren, gaur egin dau agerraldia Kirmen Uribek, Susa argitaletxeko ordezkariakaz batera.
Legeak nahikoak ete dira emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko?

2016 aza 22