Bizkaie!

Bizkaie!, mendebaldeko euskalkia darabilen agerkari kulturala http://www.bizkaie.biz/

2014(e)tik partaide / 23962 post
Gorbeia inguruko herrien lan etnografikoa idatzi dau Juan Manuel Etxebarria Ayestak

2016 aza 14

Gorbeia inguruko etno-ipuin eta esaundak II liburua, alor horretan eskualdean egindako ikerlanik luze, zabal, zehatz eta sakonena dala dino autoreak.
Emakumeek pakearen alde egindako lana nabarmenduko dau aurten Zinexit jaialdiak

2016 aza 14 Bilbo

Proiekzinoak eta bestelako agerraldi batzuk izango ditu Zinexitek, Bizikidetzarako Zinema Erakusketeak, Bilboko Azkuna Zentroan, gaurtik, zemendiaren 14tik 17ra.
Sustrai Colina da Xilabako txapelduna

2016 aza 14

Baionan jokatutako finalean, urruñarrak Amets Arzallusegaz jokatu eban buruz burukoa. Orain dala urte biko edizinoan legez, Xilabako irabazlea da Sustrai Colina.
Munduko eguzki teleskopiorik handienaren maketea Bilboko Injinerutza Eskolan ikusgai

2016 aza 14 Bilbo

Idom enpresa bizkaitarraren proiektu enblematikoen inguruko erakusketan, San Mameseko estalki barriaren ganekoak be jorratzen ditue. Hilaren 17ra arte egongo da zabalik.
Emakumeek pakearen alde egindako lana erakutsiko dau aurten Zinexit jaialdiak

2016 aza 11

Proiekzinoak eta bestelako agerraldi batzuk izango ditu Zinexitek, Bilbonko Azkuna Zentroan, zemendiaren 14tik 17ra.
Felipe Benitez Reyes eta Eduardo Mendicutti idazleek literaturea eta kritika soziala izango ditue berbagai

2016 aza 11

Eztabaidak literatureagaz ekimeneko hitzordua Iñaki Esteban kazetariak aurkeztuko dau eta arratsaldeko 19:30ean hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, sarrera libreagaz.
Bilboko Itsasadarraren ganeko galdera gehiago izango ditu Galdeketaun lehiaketearen hirugarren edizinoak

2016 aza 11 Bilbo

12 eta 17 urte bitarteko bilbotarrei zuzendutako lehiaketa hori eskuko telefonorako aplikazino bat da eta zemendiaren 14tik deskargau ahal izango da. Gazteen artean euskerea eta jakinmina zabaltzea…
'Zerua gris dago' album ilustradua aurkeztu dabe Isaak Martínezek eta Liébana Goñik

2016 aza 11

Umeentzako lan horrek Etxepare sariketea irabazi eban eta orain plazaratu dabe, Pamiela argitaletxearen eskutik.
Zine Kontari, euskera hutsean egindako II. zinema zikloa Bilbon

2016 aza 11 Bilbo

SGAE Fundazinoaren eta Euskal Herriko Gidoilari Profesionalen Alkartearen eskutik, Zine Kontari 2016 Bilboko Campos Antzokian izango da, zemendiaren 28tik abenduaren 2ra.
Leonard Cohen hil da

2016 aza 11

1934an jaio zan Kanadako Westmount urian. Hogeita bi urte bete barri, lehenengo olerki liburua 1956. urtean argitaratu eban. Hirurogeiko hamarkadan be olerkiak argitaratzen jarraitu eban eta poparen …
Hermann eta Margrit Rupf-en bildumako artelanak, Bilboko Guggenheim Museoan

2016 aza 10

1907 eta 2016. urteen artean egindako 70 obra batu ditue Guggenheim Museoko erakusketa barrian. Apirilaren 23ra arte egongo dira ikusgai.
Bernardo Atxagaren poemak eta Jabier Muguruzaren musikea bat eginda, 'Harriaren hiztegia' diskoan

2016 aza 10

Ume eta gaztetxuentzako disko honetan bederatzi kanta alai dagoz. Naroa Zamorak eta Daniela Etxeberriak ipini dabe ahotsa.