Era berean, Bildu koalizioa Ibon Areso alkateari duzendu zatzaio turismoak asteburuetan "ustez eragiten duen inpaktu positiboaren inguruko fartsa" alde batera uzteko eskatuz. Aresori komertzio, sindikatu zein kontsumitzaile elkarteekin jesartzeko proposamena ere egin dio, "liberalizazioak eragingo dituen kalteei aurre egiteko neurriez hitz egiteko".
Ostiralean, hilaren 25ean, Bilboko Decathlon dendak eginiko irekiera jakinarazpenaren ondorioz, sindikatu zein gizarte eragileek deituriko mobilizazioekin bat egingo du Bilduk.