Jone Goirizelaia eta Joana Marcoartu Bilboko udaleko alkatetzarako hautagaiak

Erabiltzailearen aurpegia EHBildu Bilbo 2018ko eka. 1a, 08:24

Arantza Urkaregi Etxepare eta Beatriz Ilardia Olangua izango dira EH Bilduren 2019ko udal eta foru hauteskundeetan Bizkaiko zerrendaburua izateko hautagaitzarako lehiatuko direnak.

Herrialdeetako eta hiriburietako hautagaiak aukeratzeko prozesuari jarraituz eta behin hautagaitzak aurkezteko epea amaituta, bina hautagai aurkeztu dira bai Bizkairako baita Bilborako ere. Ondorioz behin hautagaitzak jada izendatuak izan direnez lau eguneko epea irekiko da (ekainaren 4tik 7ra) eztabaida prozesua gauzatzeko.

Une honetan hautagaiek euren hautagaitzaren aldeko kanpaina egin ahal izango dute. EH Bilduk ere bere euskarri digitalak eta analogikoak erabiliko ditu hautagaiak ezagutzera emateko. Ondoren ekainaren 8tik 10era hautagaitza aukeratzeko bozketa telematikoa egiteko aukera irekiko da EH Bilduren erroldan izena emanda daudenentzat.

Errolda honetan izena emanda izatea ezinbesteko betebeharra izango da bozkatu ahal izateko. Inskribatzeko https://elkarrekin.ehbildu.eus/webgunean dagoen orria bete behar da, gune hau baita EH Bilduk koalizioan militatzeko edo laguntzeko eskaintzen duen espazioa.

Modu telematikoen bidez bozkatzeko zailtasunak dutenentzat ekainaren 9an Bilboko Bilgunea eta herri batzuetan ezarriko diren harrera-lekuetara hurbildu ahal izango dira bozkatu ahal izateko. EH Bildutik bilkide eta jarraitzaile guztiak animatzen ditugu bozketan parte hartzera hautagaitza guztiak indartzeko.