Ekainaren 8aren eta 10aren artean aukeratuko dituzte beraien hautagaiak EH Bilduko kideek

Erabiltzailearen aurpegia EHBildu Bilbo 2018ko eka. 8a, 08:43

Izena emanda izatea ezinbesteko betebeharra izan da bozkatu ahal izateko. Bizkaiko prozesuarekin batera, Bilbon Udal Hauteskundeetarako zerrendaburua aukeratzeko prozesua egiten ari dira.

Bertan ere bi izan dira haien burua aurkeztu duten hautagaiak. Alde batetik, Jone Goirizelaia (Zuzenbidean lizentziatua eta legebiltzarkidea) eta, bestetik, Joana Marcoartu (Ingeles Filologian lizentziatua eta administraria). Bilbon, EH Bilgunean bozkatzeaz gain, udal taldeak udaletxean daukan bulegoan bozkatzeko aukera ere egongo da gaur, ekainak 8, 11:00etatik 14:00etara.

EH Bildu Bizkaiak hurrengo hiru egunetan kide guztiei bozka ematera animatu die, ahalik eta zerrenda buru onena aukeratzeko xedearekin. Lehenaldiz EH Bildun abian jarri den prozesua da, hautagaitza onena aurkeztea du helburu, printzipio demokratiko eta egokitasuna oinarri izanda.

Asteburu honetako bozketa irabazten duenak hautagai izango da datorren urteko hauteskundeetan. Lau emakume hauek dira haurtagaiak:

Bizkaia

  • Arantza Urkaregi Etxepare (Donostia 1954) Matematika Doktorea. EHUko irakaslea, Bizkaiko batzarkidea  
  • Beatriz Ilardia Olangua (Galdakao 1974) Zuzenbidean lizentziatua. Abokatua. Galdakaoko zinegotzia.


Bilbao

  • Jone Goirizelaia Ordorika (Bilbao 1956) Zuzenbidean Lizentziatua. Abokatua. Legebiltzarkidea.
  • Joana Marcoartu Rotaetxe (Bilbao 1955) Ingeles Filologian Lizentziatua. Admnistraria Gasteizko Udalean.