Arrazoia denboralea, pandemia edo edozein motatako hondamendia izan, aire-konpainia batek zure hegaldia bertan behera utzi behar badu ohiz kanpoko arrazoiengatik, eskubide batzuk dituzu, Europako 261/2004 Erregelamenduan jasotakoak:
• Informazio eskubidea: aire-konpainiak inprimaki bat eman behar dio bidaiariari, laguntza eta konpentsazio baldintzen berri ematen duena.
• Laguntza eskubidea: jatekoa eta edatekoa, behar adinakoa, bi telefono-dei edo posta elektronikoa erabiltzeko aukera eta, beharrezkoa izanez gero, gau bat edo gehiagotarako ostatua, bai eta garraioa ere aireportutik ostatura, joan eta etorrikoa.
• Ordaindutako eta hartu gabeko hegaldiaren dirua itzultzeko eskubidea, edo beste garraiobide bat bidaiaren destinora.
Halere, askotan aire-konpainiek ahaleginak egiten dituzte txartelaren dirua ez itzultzeko, eta etorkizuneko hegaldietarako truke-txartelak eskaintzen dituzte, edo ez dituzte beren gain hartzen hegaldia bertan behera uzteak bidaiariari eragindako gastuak. Kasu horretan, hegaldia erreklamatu behar da, eta horretarako egokiena da harremanetan jartzea abokatu kabinete espezializatuekin. Óscar Sánchezek dioenez, Erreklamatun dei asko jasotzen dituzte horrelako kasuen berri emanez, hau da, aire-konpainiak ez dituenean bere gain hartzen hegaldi alternatiboak, hotel eta otorduen gastuak, eta abar. “Gastu horiek ez dira nolanahikoak, ordea, eta diru kopuru handi samarrak berreskuratzen ditugu”.
Eskubidea dut kalte-ordaina ere jasotzeko?
Denborale batengatik edo muturreko egoera meteorologikoengatik hegaldia bertan behera uztea ohiz kanpoko inguruabar baten ondorioa da, aire-konpainiari ez dagokiona, eta beraz, Europako 261/2004 Erregelamenduak ezartzen du kasu hauetan bidaiariak ez duela eskubiderik 250 eurotik 600 eurora bitarteko kalte-ordaina jasotzeko, hegaldiak bertan behera uzten diren beste kasuetan legeak aurreikusten duena.
Óscar Sánchezek dioenez, halere, batzuetan aire-konpainiek bertan behera uzten dute hegaldi zehatz bat toki guztiak ez dituztelako bete eta ez delako errentagarria beren interesetarako, eta alegatzen dituzte ohiz kanpoko inguruabarrak, “halakorik ez dagoenean ere”. Horregatik, komeni da adituekin harremanetan jartzea, informazioa eman eta egiaztatu dezaten zein izan den hegaldia bertan behera uzteko benetako arrazoia.
Ohiz kanpoko inguruabar horiek gertatzen ez direnean, zure eskubideak berberak dira: zure hegaldia bertan behera uzten badute aire-konpainiari dagozkion arrazoiengatik, ukatzen badizuete hegazkinean sartzea osasunarekin loturarik ez duten arrazoiengatik, edo zure hegaldiak hiru ordu baino gehiagoko atzerapena badu, eskubidea duzu kalte-ordain bat jasotzeko, bai eta laguntzarako eta txartelaren dirua itzultzeko edo garraiobide alternatibo bat jartzeko. Zalantzarik izanez gero, hobe da ez fidatzea aire-konpainien edo agentzien eskaintzez (data aldaketak, voucher-ak…) eta harremanetan jartzea Erreklamatu-rekin: “gu arduratuko gara kobra dezazun dagokizun dirua”.
“Gure kasuan, gainera, aholkua edo, besterik gabe, informazioa ematea doakoa da, eta bakarrik kobratzen dugu irabazten baduzu”, dio abokatuak amaitzeko.