Epaitegien zuzenketa aire-konpainiei: hegaldiak bertan behera uztea Covid-arengatik edo konpainiaren interesagatik?

Erabiltzailearen aurpegia Erreklamatu 2021ko mar. 22a, 11:49

Bilboko bikote batek bi hegaldi zituen Bilbotik Pragara joateko 2020ko martxoan. Aire-konpainiak, Brussels Airlines-ek, bertan behera utzi zituen, ohiz kanpoko arrazoiak aipatuz: Covid-19aren pandemia. Baina Edreams-k, erreserbaz arduratu zen agentziak, bidali zien jakinarazpen-oharrean ez zen inon ere aipatzen osasun egoera zenik hegaldi hura bertan behera uzteko arrazoia. Gainera, aire-konpainiak aukera eskaini zien bidaiariei hegaldien ordutegia aldatzeko, eta hori ez dator bat Covid-19ak eragindako gorabehera batekin.

Eta zergatik da garrantzitsua hegaldiak bertan behera uzteko arrazoia? Aire-konpainiak konpondu ezin ditzakeen ohiz kanpoko inguruabarrengatik gertatu baldin bada, Covid-19ak sortutako egoera, adibidez, erabiltzaileek eskubidea dute txartelaren dirua itzultzeko, eta ez, ordea, kalte-ordaina jasotzeko, bertan behera uzteko arrazoiak konpainiari egotzi ahal zaizkionean ordaindu behar duen kalte-ordaina, hain zuzen ere. 

Horrenbestez, bi bidaiariek Erreklamatura jo zuten, hegaldia bertan behera utzi izanaren benetako arrazoiak jakin nahian, zerbitzu hori dohainik ematen baitute abokatu hauek. Informazioa lortu ondoren, hegaldia erreklamatzea erabaki zuten. Berriki, Bilboko Merkataritza arloko 2. epaitegiak arrazoia dutela ebatzi du, esanez ezin dela frogatutzat eman hegaldia bertan behera uzteak lotura zuenik pandemiarekin. Hortaz, konpainia zigortu du eta 2.124,92 euro ordaintzera behartu, hau da, txartelen diruaren itzulketa gehi 800 euroko kalte-ordaina bidaiari bakoitzarentzat.
 
INFORMAZIO GEHIAGO gure webgunean.