Jose Antonio Etxebarrietaren omenez irratsaioa burutu du Etxebarrieta Memoria Elkarteak

Gaur, Apirilak 3, egun ahaztezina da Bilboko Alde Zaharreko bizilagunontzat. Jose Antonio Etxebarrieta Ortizek gaur 81 urte beteko zituen, eta egun berean 1973an, 33 urte zituelarik hil zen gaixotasun larri baten ondorioz.

97.0 FM irratiko estudioan bere inguruko saio bat burutu du Etxebarrieta Memoria Elkarteak.
 
Gerra osteko Bilbon hezia, oso gaztetatik ekin zion militantziari, lehenik EGIn eta ondoren hasierako ETA erakundean. Intelektuala, preso politikoen abokatua (1970ko Burgosko Auzian abokatu taldean egon zen). 
Abertzaletasun iraultzailearen teoriko nagusietakoa izan zen, garaiko Kuba, Aljeria eta Vietnameko prozesu askatzaileetatik ikasiz eta nazionalismo katolikoarekin kontrajarriz..
 
ETAren v.Asanbladako tesi nagusiaren teorikoetako bat izan zen bere anaia Txabirekin batera eta ibilbide oparoa izango zuen, 33 urterekin gaixotasun larri batek heriotzeraino eraman izan  ez balu..
 
Hurbilketa bat. Apirilaren 3a oroimenari eta gure historia hurbilari begirada botatzeko egun bat ere badenez, Etxebarrieta Memoria Elkartetik, herri memoriari bultzadaren beharraz ohartu eta gure historiako pertsona eta pasarteak gogoratzen jarraitzera gonbidatzen gaituzte.