Musikaren laguntzaz, uhinetan 1968. urtera bidaiatu eta Txabi Etxebarrietaren figura oroitu dute garai hartako testuinguari erreparatuz. Horrez gain, Andoni Olariaga, Filosofian doktore eta Iratzar Fundazioko kidea elkarrizketatu dute, gaurko egunez Guardia Zibilak erail zuen gazte bilbotarra nor izan zen eta bere bizitzaren nondik norakoetara hurbiltzeko.