Izan ere, azkeneko urtetan, jatorrizko kontzeptutik gertu, enpresa esperientzia ugari hedatzen ari dira; Ekonomia Sozialaren kontzeptu beraren berrikuskatzea bultzatzerainokoak.
Maiz entzun eta irakurri egin izan dugun kontzeptua da eta bere baitan duen idearioa, lan-filosofia eta edukia ezagutzeko eta sakontzeko helburuarekin prestatu dugu hitzordua. Horretarako, gaian murgilduak dauden hiru eragiletako partaideak gonbidatu ditugu: OlatuKoop (Eukal Herriko ekonomia sozial eraldatzaile sarea), Reas Euskadi (ekonomia alternatibo eta solidario sarea) eta GEZKI (Giza ekonomia eta zuzenbide kooperatiboaren institutua), hain zuzen ere.
Euskal Herrian, adibidez, izaera eraldatzailea duen ekonomia sozialaren egitasmoak sortzen ari dira; langileen parte hartzean oinarritutako ekonomia. Irabazi ekonomikoak beharrean, erdigunean pertsonak kokatzen dituen eredua da, langileen jabetzan oinarrituta: langileak dira enpresaren jabe, eta langileak dira hartzen diren erabakien jabe, eta horretarako, boterea modu demokratikoan kudeatzen du erakundeak.
Honetaz, eta askoz gehiagoz jakiteko eta hausnartzeko espazio kolektibo hau eraiki dugu. Zure parte-hartzearekin aberastu daitekeena. Animatu!
GITE-IPES (www.gite-ipes.org)