Literaturan ez dut antzeko sentsazioa eragiten didan erreferenterik, barrez leher egitekoak bai, ordea. Lehenengo biak klasikoak dira: Ergelen batzarra (John Kennedy Toole, 1980) eta Wilt (Tom Sharpe, 1976). Biak ala biak barre eta algaraka hastekoak dira, biak ala biak maisulanak ere bai. Hirugarrena berriki irakurri dut, Nobela errealista bat (Joxean Agirre, 2020), eta ironia eta sarkasmoa maite dituenak izugarri gozatuko du.
Ezin dut zinema aipatu barik utzi. Leku batera joan beharko banintz, Donovanen Uharrira (John Ford, 1963) joango nintzateke John Wayne, Lee Marvin, Elizabeth Allen eta Jack Wardenekin. Denbora kontua izango balitz (Richard Curtis 2013), Rachel McAdams, Domnhall Gleeson eta Bill Nightekin bidaiatuko nuke eta lan egin beharko banu, Phillippe, Julie edota Antoinekin postari izango nintzateke Nord Pas de Calaisen, Ongi etorri Ch’tisenera (Daniel Bloon, 2008) emango lidaketelako.
Amaitu aurretik, ohar bat: ez bazaude konforme, hementxe duzu Paulo Alberdi lagunaren proposamena, azken batean, elkarri laguntzeko gaude-eta!
Oso ondo pasa eta irailera arte!