2015/03/27 21.00

Bertso-afaria Sustrai Colina eta Igor Elortzarekin

Iñakiren Taberna (Barrenkale Taberna),
Potojorran bertso-eskolako kideok martxoaren 27an, ostiralarekin, bertso-afari bat ospatuko dugu Barrenkale Barreneko Iñakiren tabernan. Aratusteetako koplilla txapelketan ateratako diruarekin, Sustrai Colina eta Igor Elortza gonbidatu ditugu gurera eta 20 euroan afaria eta bertso-saioa izango dira. Gure eskolakide Mauri Iruretagoiena ere gogoan izango dugu ekitaldiarekin. Txartelak Iñakiren tabernan bertan jarriko ditugu salgai, jakinaren gainean egon zaitezten. Esan gabe doa ongietorriak izango zaretela gurean, aio!!!