Gaur eguerdian, pilota kontuetan urte askotan garrantzia izan duen Bilboko Club Deportivo aukeratu dute, aurtengoan, eskupilota jokoaren historian garrantziarik handiena izan duen eta duen lehiaketa, Manomanista. Izan ere, buruz buruko horren irabazleak izaten du, besteak beste, gerriko edo elastiko gorria janzteko eskubidea, binakaokoetan haren bikote kideak bezala.
Datu kuriosoa denez, osterantzean, kantxaratzen direnen artetik lehenbizi profesionaletan debutatu zuen aurrelariak du eskubide hori. Bilboko Uriolak zehatz mehatz jarraituku du aurkezpen hori eta informazio oparoa eman ere bai.