Faboritoek ez dute huts egin

Erabiltzailearen aurpegia Josu Torre Altonaga 2014ko mai. 11a, 20:00
www.aspepelota.com
Ezkurdiak bere lanak ondo eginik soilik, aise gainditu zuen Iker Arretxe (22-10) Zestoan eta Julen Retegi (Retegi II) izango du hurrengo etsaia.

Xalak ez zion aukerarik eman Danel Elezkano gazteari (22-05) Arrigorriagan eta Abel Barriola txapeldun beteranoa du datorren astebururako zain. Ander Albisuk ere aurrera bidea ireki du Merino II.a bazterrean utziz Labrit-en (22-12) eta Mike Beroiz dauka zain eskaileraren hurrengo mailan. Azkenik Zabaleta, Untoria errioxarraren gainetik pasatu zen (22-05). Bitxia, 27 tantoak (irabazi edo huts) nafar atzelariak egin zituela. Oraingoan aurrelari bat, Jaunarena leitzarra, izango du aurrez aurre, Etxarriko atzelariak.