Irujo vs. Urrutikoetxea finalaurrekoa Miribillan jokatuko da

Erabiltzailearen aurpegia Josu Torre Altonaga 2014ko mai. 27a, 12:27
www.aspepelota.com
Xala eta Idoatek, ostiralean Gasteizen eta Olaizolla II.ak eta Retegi bik, igandean Donostian, jokatutakoetan osatuko da bigarren finalerdia.

Bigarren finalaurrekoaren osaketa ezagutu aurretik, badakigu jadanik non jokatuko den lehena, alegia Mikel Urrutikoetxea Zaratamoko bizkaitarrak eta Juan Martinez de Irujo iberotarrak Bilboko Miribilla auzoko Bizkaia frontoian lehiatuko dira final handirako lehen txartela, hurrengo larunbatean, ekainaren 7an. Aurrelari nafarrak Mikel Beroiz gaindituz (22-14) lortu zuen partida hau jokatzeko eskubidea eta bizkaitarrak, ordea, lehen partida izango du txapelketan, aurkari izan behar zuen Zabaletak, sorbaldan duen lesio baten ondorioz, ezin duelako jokatu. Hurrengo astean partida hortaz hitz egiteko aukera izango dugun arren, aurreratu genezake printzipioz Irujo aterako dela faborito moduan.

Azken aldaketa batzuk izan dira, ordea, oraindik jokatzeke dauden bi final laurdenetan, jokatzeko tokiari dagokionean. Donostiarako iragarria zegoen Xala eta Idoaten artekoa, ostiral honetan, maiatzak 30, Gasteizko Ogetan izango da eta Olazola II.a eta Retegi Bi-ren artekoa Donostiako Atano III.ean, igande arratsaldez. Biak ala biak ETBren bidez ikusteko aukera izango dugu. Kasu honetan ere, beteranoagoak diren Xala eta Olaizola azaltzen dira finalaurrekora pasatzeko aukera nabarmenekin.