Maila handiko xistera Bilboko Deportivon

Erabiltzailearen aurpegia Josu Torre Altonaga 2014ko eka. 5a, 08:30
www.jaialaiworldtour.com
Errekalde zumardian dagoen Deportivo frontoian, urte askotan palaz jokatu diren mailarik hobereneko partidak eman ondoren, eta Miribillako Bizkaia egin zutenetik ia profesional partidarik eman ez den arren, Munduko Pilota Kontseiluak antolaturik, Jai Alai World zirkuitoko Pro-Am zesta puntako final saioak ostiral honetan, ekainak 7; 19.30ean jokatuko dira.

 

Frontoi luzea deitzen zaion Bilboko kantxa bakarra da Errekalde zumardikoa eta beste inon baino gusturago ariko dira beraz pilotariak berton.

Arbe eta Susok; Moresmau eta I. Erkiagaren kontra izango da lehen finalaurrekoa eta, Egiguren IIa eta Lignau; Olha eta Del Rioren aurka bigarrena. Jakin beza zaleak, haiek eta amerikanoak etorri arte, Euskal Herrian dauden hoberenetariko izarrak ditugula lehian. Sarrera erabat dohainik izango da.

www.jaialaiworldtour.com