Aste Nagusia 2014

Aste Nagusia, esku pilotaz (ere) blai

Erabiltzailearen aurpegia Josu Torre Altonaga 2014ko abu. 12a, 08:57
www.aspepelota.com

Miribillako Bizkaia frontoia dagoenetik, maila hobereneko esku pilota ikustera ohitu gara eta 2014ko Aste Nagusiko txapelketa ez da atzetik geratuko.

Euskal herriko beste hiriburuetan izan dira dagoeneko udako torneo edo lehia horiek eta, zorionez, Bilbokoa izango da berezitasun batzuk izango dituena. Gainera, aurreko norgehiagoketan egon ezin izan den izar handi baten berragerpena bizi ahal izango dugu, Juan Martinez de Irujorena, alegia.

Berezitasun nabariena, lehian arituko diren lau bikoteak mistoak izango direla da. Enpresa bateko aurrelaria eta besteko atzelaria, hain zuzen ere, urtean zeharreko partida gehienetan aurkari izan direnak, oraingo honetan bikotekide bihurtuko dira.

Abuztuaren 20tik 23ra luzatuko da jarduera, honako egitaraurekin: Buruz buruko finala jokatu zuenetik jokatu gabe den Irujok irekiko du torneoa, final horretan aurkari izan zuen Aretxabaletaren babesarekin,  Xala eta,Asgarceko jotzaile onena den, Albisuren aurka, torneoko lehen finalerdia osatuz. Bigarren norgehiagoka, hurrengo egunean izango da; Urrutikoetxea, izar bizkaitarra, David Merino, La Blancan pilotari hoberenaren saria jaso duenarekin arituko da Aimar Olaizola eta Abel Barriola, beterano eta txapeldun handien kontra. Bi partida hauek, arratsaldeko 17.30etan hasten den jaialdietako estelarra osatuko dute.

Hirugarren egunean, dagoeneko ohiko egin den Ardoaren desafioa jokatuko dute, hau bai, bi enprsek bata bestearen aurka. Jaunarena eta Artola, buruz buru arituko dira; gero, Titin eta, uneko atzelari jotzailerik handiena, Beñat Rezusta, Aspe enpresakoak, Danel Elezkano bizkaitarra eta Mikel Beroiz, Asegarcekoen, aurka. Ondarrean, Iker Arretxea eta Joseba Ezkurdia neurtuko dira Lauterdira mugatutako kantxan. Hiru partidetatik bi edo hiru irabazten duen enpresako pilotariek, 600 ardo botilaren gain sari edarra eramango dute.

Bizkaia frontoiko esku pilota jarduna larunbatean, ordu berean, bukatuko da arestian aipatu torneoaren finalarekin eta, oraindik zehazteke dauden beste bi partidarekin.