Kolorerik gabeko finala. Esateko modu bat, besterik ez da. Kolorerik izatekotan, atzoko finalean, urdina izan zelako bakarra. Oinatz eta Alvarok, Bengoetxea eta Untoriak eraman zutelako Miribillako Bizkaia frontoiko argi eta irudi osoa. Dena egin zuten ondo -ia perfektu zioan Oinatzek- inolako aukerarik utzi gabe Berasaluze eta Zubieta, azpi txapeldun duinei. Duina delako final baten aurkeztea 17 partidako lehia bat jokatu ondoren. Atzo, ez hainbeste, zikloi bat edo zilindro bat bezala gainetik pasatu zirelako eguneko protagonista nagusiak.
Esana genuen, foro honetan, partida jokatu baino egun batzuk lehenago. Oinatz Bengoetxea sasoi beteko dagoela txapelketa hasi zenetik, jokatu dituen 17 partidetan -ia bera de denak jokatu dituen bakarra- kantxako lauretatik hoberena, erasoan nahiz defentsan jokatu ez ezik erakustaldiak eman ditu, lehiak iraun duen, azken lau hilabeteotan. Zirrikitu batzuk nabaritu zizkioten lehen partidetan, ez zuen zorterik izan Andoni atzelariaren eskua haustearekin eta partida batzuk galdu. Ea inork esperantzarik ez zuenean, huts bakar bat egin gabe eta, oraingoan, bizkartzain gazte bezain ilusioz betearekin, partidak bata bestearen atzetik irabazi eta, atzokoa jokatzera iritsi.
Tarte honetan ohorezko aipamena txapelketako atzelari ofizialari. Andoni Aretxabaletak eskubidea ukanez, Alvaro Untoriari utzi dio finalaurrekoak eta azken hau jokatze, egiaz berau izen delako Leitzakoarekin batera, finala jokatzea merezi izan duena.
Finaleko partidara joanez, ez genuen partida handi bat ikusi. Hasi hasieran oreka pixka baten itzala eman ondoren, bikote urdinaren arrapalada izan zen, beste gabe. Batetik, aurreko koadroetan, jakina zen, Oinatzen menderatze nabarmena eta, bestetik, ez uzteko itzala. Gorrien esperantza bakarra Aitor Zubietaren domeinuan oinarritua zegoen eta Untoria errioxarrak mendean hartu zuen zorki bat bezala erabiliz. Gehiago, gogorrago eta hobeki zuzendua astindu zuen pilota, ondo bete zituen Oinatzek utzi zituen zirrikitu gutxiak eta azken honen babesa sentitu zuen, sotamanoa erabiliz, pilota zail batzuk kenduz. Ondorioa, huts bakarra egin zuela eta Zubieta domeinatuz, Pablori aise kenduz eta Bengoetxeari errematerako hainbeste aukera emanez. Laburbilduz.