Izan dute zerikusirik finalaurdenetako partidak. Lehena, Diego Beaskoetxea gernikarra faborito nabarmen bezala kantxaratu zen joan den ostiralean eta horrela lehen jokoa hasi ere (8-2), bukatu orduko oso udara bikaina daraman Jean Olharanek aurrea hartu zion arren (11-12). Bigarren jokoan konponbidean jarri zuen partida Diegok (12-7), baina berdinketa ziztu bizian menderatu zuen iparraldekoak (2-5).
Ezusteko gabe, uste zen ildotik joan zen, eta Erik Mendizabal mutrikuarra aise gainditu zitzaion Hormaetxea bermeotarrari (12-7, 12-5).
Larunbatekoetan, Mikel Egiguren faborito argi bezala azaldu zen kantxara eta bere alde nabarmen hasi ere bai (7-2), baina Olhak buelta eman zion eta lehen jokoa irabazi. Donostiarrak bigarrena eta desenpatea eginik, finalaurrekora sailkatu zen. Esan bezala, Olharanen aurka jokatzeko.
Jende gutxitxo Rekalde zumardiko frontoi eder horretan finalaurden horiek ikusteko, baina antolatzaileek giro hobea espero dute asteburu honetarako. Merezi, merezi du munduko lau aurrelari hoberenetakoen arteko lehia emango delako bertan.
Argazkia: www.jaialaiworldtour.com