Sindikatuek kaleratu duten oharraren arabera Errespetu falta hori behin baino gehiagotan argi gelditu izan da eta adierazlerik nabarmenena sektoreko negoziazio mahaian agertu duen negoziatzeko borondate eza izan da, eta 2016 Ortzemuga egitasmoaren inposaketa. Honen bidez aurrekaririk ez duen antolaketa anabasa ezarri da Ertzaintzan. Sindikatuen arabera, Segurtasun Sailak 'mahai informatibo gisa' erabiltzen du negoziazio mahaia, "murrizketak iragarri eta inposatzeko. Ezeztatzen du elkarrizketa eta murriztu dituzten eskubideak berreskuratzeko edozein saiakera".
Sindikatuek iragarri dutenez, gaurkoa lehenengo mobilizazioa biano ez da izan: "ez gara geldituko gure eskubideak errespetatzen diren arte, eta, adostuak genituen eskubide guztiak eta kendu dizkigutenak berreskuratzeko aukera ematen digun negoziaoa eman bitartean".