Komunitatea

Gonbita (I)

Erabiltzailearen aurpegia Julen Pagazaurtundua 2024ko ots. 16a, 12:27

Ezezagun bat gonbidatuko dut gurera, bazkaltzera edota afaltzera, bioi ondoen datorkigunera, astegunean nahiz asteburuan. Otorduak berak ez du aparteko garrantzirik izango; ez dio inportako jatun ona den, zer ahoratuko dugun, ezta, harraskan, garbitzeke, zenbat plater pilatuko diren ere. Dena den, eskakizun berezirik egingo balit, noski, aintzat hartuko nuke, pertsona orok gustura egon behar baitu besterenean. Deialdia zabaldu, eta animatzen den horrekin eseriko naiz mahaira, inolako bereizketarik egin gabe. Eta bat baino gehiago bada, beste gonbidatzaile bat(zuk) errekrutatu beharko d(it)ut, guztiek gonbidatuak izateko aukera izan dezaten. Ezezagunarekin elkartzea da gakoa.