Komunitatea

Gonbita (II)

Erabiltzailearen aurpegia Julen Pagazaurtundua

Gonbidatua heltzen denerako, jangela prest edukiko dut, edo ez. Mahaia janzten (eta batzen) ere badelako hizketarako tartea, izotzaldia urtzekoa. Badaezpada, gai zerrenda prestatzea daukat: politika, futbola eta erlijioa; zergatik ez?

Biok seguru sentituko gara mahaiaren jiran; bestela, jai. Hasieran, lehen egune(t)an, zail samarra izango den arren arrotza etxekotzat hartzea. Edo, asko saiatuagatik ere, baliteke inoiz ez lortzea, hau da, eroso ez egotea. Horrela balitz, ez legoke arazorik: zintzoa izan, elkartzeari utzi, eta listo. Agian, beste gonbidatzaile / gonbidatu bat da batak zein besteak behar duena, bigarren saialdia.