'Al-Nakba' egunean elkarretaratzeak egingo dituzte Palestinari elkartasuna adierazteko

Gaur, maiatzak 15, berriz ere Palestinarren Nakba ekarriko dugu gogora haren 66. urtemugan. Nakba arabierazko hitzak "hondamendia" esan nahi du eta Palestinarren exodoa izendatzeko erabiltzen da.

Euskal Herria Palestina Sarea osatzen dugunok dei egiten diogu Euskal Herriko jendarteari Bilbon, Iruñean, Aiaraldean eta Gasteizen burutuko diren ekitaldi desberdinetan parte har dezaten, Palestinarekiko elkartasuna adierazteko, Israelgo estatua sortu zenetik 66 urte bete diren honetan. 1948an tropa israeldarrek ehunka mila lagunen exodoa behartu zutela gogorarazteko egunean.

Bilboko elkarretaratzea, 19:00etan, Arriagako plazan izango da “66 urteko Nakba aski da! Palestinarekin elkartasuna” lelopean. Honetaz gain, Euskal Herriko hainbat hiri eta herrietan ere mobilizazioak deitu dituzte.

IRUÑEA

Merkaderes kalean, 19:30ean batzeko eta jendeak Palestinako bandera balkoian jartzeko deia luzatu dute. Era berean, hilabete honetan Sanduzelaiako Karrikaguneko zinemaldian proiekzio bereziak egongo dira: `Roadmap to Apartheid´dokumentala maiatzaren 20an, asteartea, arratsaldeko 19:30ean; `The Gatekeepers´dokumentala hilaren 16an, astelehena, 19:30ean; eta Bingen Amadozen eskutik, `Palestina, harria eta olibondoak´liburuaren aurkezpena ekainaren 4an, asteazkena, 19:30ean.

GASTEIZ

Aldabe Gizarte Etxean `Nakba eguna Palestinan´hitzaldia antolatu du IKA euskaltegiak 10:00etan. Bestalde, Ikasle Mugimenduak ekitaldi eta boikot akademikoarekin bat egiteko prentsa agerraldia egingo du; eta bukatzeko, 20:00etan, elkarretaratzea egongo da Posta plazan, “66 urteko Nakba aski da! Palestinarekin elkartasuna” lelopean.

LAUDIO

18:00etan, gela balioanitzean palestinari buzuko hitzaldia emango dute askapenako brigadistek eta 20:00etan, elkarretaratzea egongo da Lamuza plazan.