‘¡Cómo no quererte, Alba!’ liburua aurkeztuko du ‘Kitxu’-k Zirikan

Iñaki Gonzalo ‘Kitxu’ kazetari eta idazleak kartzelan, barrote artean, idatzi zuen gaur Zirika! gunean aurkeztuko duen ‘¡Cómo no quererte, Alba!’ (Txalaparta, 2010) eleberria. El Salvadorreko errealitatea eta Kitxuren sormena nahasten dituen lana.

1990eko irailaren 10ean Begoña Garcia Arandigoien Alba El Salvadorreko Santa Ana sumendiaren magalean dauden kafe-soroetan zauritu eta atzeman zuten, El Salvadorreko indar armatuen eta FMLN-ko ERP gerrillaren zutabe baten arteko liskar batean. Gerora, El Salvadorreko armadak bortxatu, torturatu eta garondoan tiro bat emanez exekutatu zuten.

1980ko urtarrilaren eta 1991ko uztailaren artean El Salvador odolustu zuen eta 1992ko bake akordioekin bukatu zen barne gerraren urteak hasi ziren. Bi urte beranduago, Iñaki Gonzalo Kitxu kazetari eta idazlea kartzeleratu zuten, eta bertan, barrote artean, idatzi zuen ¡Como no quererte, Alba! (Txalaparta, 2010).

Batzuetan erreala, beste batzuetan irudimenez osatua, lehenengo Nicaraguako ospitale salvadortar batean laguntzeko, eta ondoren FMLNren baitan Santa Anako frentean borrokatzeko etxea, lagunak, familia, finean dena utzi zuen emakume baten biografia.

19 urteko espetxealdiaren ostean, eta zegokiona baino zazpi hile beranduago, 2013ko azaroan, Kitxuk espainiar kartzelak atzean utzi zituen. Orain, gure artean, liburu honen inguruan aurrez aurre solastu ahal izateko. Horregatik, Komite Internazionalistak-ek liburuaren aurkezpen berezi bat antolatu du gaur osteguna, maiatzak 22, 19.30ean Zirika! Herri Gunean (Ronda, 12).