`Premier´ kosmetikoen aurkako elkarretaratzea egingo dute gaur

Hainbat eragilek `Premier´ kosmetikoen aurkako elkarretaratzea deitu dute 18:00etan, marka honek Bilbon duen dendaren aurrean, Iparragirre kaleko 34. zenbakian. Protestaren bidez, produktu kosmetiko israeldarrak erosteari uztea eskatu nahi diote gizarteari.

Espainiar Estatuko leku askotan eta oso postu ikusgarrietan saltzen diren `Premie´ markako produktu kosmetiko israeldarrak Zisjordaniako Kalia Kibbutzean ekoizten dira, Itsaso Hilaren ertzean. Produktu horiek ustiatzeko orduan, guztiz urratzen dira Nazioarteko Eskubidea eta Nazio Batuetako ebazpenak, horien arabera, palestinarrek lurralde horiekiko subiranotasuna baitute.

Kolonia horri gainbegiratu bat emanez gero, erraz ikus daitezke palestinarrei ukatzen zaizkien igerileku handiak. Palestinarrak, hain zuzen, Osasunaren Mundu Erakundeak gomendatutakoak baino baldintza txarragoetan bizi dira. Gauza bera gertatzen da autobus-linea eta errepide bereiziekin ere; horiek ere kolonoek bakarrik erabiltzen dituzte eta.

#EzErosiApartheid kanpainarekin bat eginez, Nazioarteko Eskubidea urratzearen eta baliabide palestinarrak lapurtzearen aurka gaudela helaraziko diogu `Premier´ enpresari eta hark osatutako komunitateari. Onartezina da baliabide palestinarren espoliazio bidez lortutako produktuen salmenta ahalbidetzea. Ezin dugu zapalkuntzarekiko eta okupazioarekiko zuzeneko konplizitate hori baimendu.

Ez ezazu finantzatu herri palestinarrak bere lurraldean bertan jasaten duen Apartheida. Herri palestinarraren eskubideak defendatzen dituzten pertsona solidario eta ekintzaile askoren presioari esker, `Premier´ produktuak denda askotatik kendu dituzte dagoeneko Irlandan eta Eskozian, adibidez. Lagun iezaguzu zure hirian ere hala izan dadin. Ez erosi produktu horiek eta egin protesta `Premier´ postuek saltoki eta leku publikoetan duten presentziaren aurka.