AHTaren aurkako II. bizikleta martxak Bilbon izango du bukaera abuztuaren 2an

Uztailaren 25etik abuztuaren 2ra, AHTren aurkako II. Bizikleta martxa desobeditzailea egingo da Mugitu! mugimenduak deituta, aurtengoan Bizkaiako hainbat herri eta eskualdetan barrena ibiliko delarik “Herririk herri, txikiziozaren aurka mugi!” lelopean. Protesta abuztuaren 2an helduko da bilbora.

Herriz herri pedalei eraginez, txirrindula martxa honek AHTren aurkako aldarria zabaldu eta gure lurraldearen, herrien eta auzoen hondamenaren aurka gogor egiten duten bizilagunekin eta taldeekin elkartuko da, zuzenki kaltetua den jendearengandik hasi eta lurraren defentsan nahiz berreskurapenaren alde borrokan ari diren taldeekin bateginez. Helburu horrekin, Durangaldean hasiko da bizikleta martxa eta 8 egunetako itzulian Arratia, Txorierri, Urdaibai, Uribe Kosta, Ezkerraldea, Enkarterriak eta Hego-Uribera gerturatu ondoren, Bilbon amaituko da.

AHTren eraikuntza zinez proiektu garestia, txikitzailea eta ez beharrezkoa da. Obrak hasi zirenetik zazpi urte igaro direnean, kalte atzeraezinak eragin dituzte “Euskal Y”-aren ibilbidearen kilometro askotan, eta gutxiengo baten mesedetan patrikak betetzen jarraitzen dute porlanezko egitasmo erraldoiaren ezarpenarekin; hots, gastu sozialak murriztu, jendartearen bizi-baldintza kaskarrak okertu eta bazterkeria areagotu diren bitartean, herritarren gehiengoak behar eta nahi ez duen egitasmo inposatzailearen ondorioak nozitzen ditugu. AHTaren egitasmoa, baina, porrotera eraman dezaketen erabateko egoera nahasian eta auzitan dago aldi berean; hala, obraren etengabeko gain-kostuen eta azken aldian agerian jarri diren ustelkeria kasuekin batera, aipagarriak dira Basaurin alperrik eraiki duten biaduktoaren afera, Bizkaian toki askotan eraikuntza lanek izan duten moteltzea, Elorrio-Bergarako korapiloan egin beharreko lan eskergak nahiz Atxondo-Abadiño tartea eta hiriburuen sarbideak finantzatzeko dituzten arazoak, gobernuen ilunkeria nabaria… Zer ari dira gordetzen?

Horrenbestez, AHTren zentzugabekeria ekologiko, ekonomiko eta soziala salatu eta herriz herri lurraren defentsan nahiz gizarte eredu berri baten alde egiten ari diren gisa bereko borroka desobeditzaileekin harreman estuago batzuen aukerak eskainiko dituen bizikleta martxa honetan parte hartzeko dei egiten diogu jende orori, hala nola itsasertzaren hondamena eta hirigintza plan espekulatzaileak, gas frackingaren egitasmoak, Petronorren Coke planta, errauskailuak edota harrobi berriak gelditzeko egiten ari diren ahaleginekin bat egiteko. Halaber, Lemoizko zentrala eta euskal kostaldea nuklearizatzeko asmoak bertan behera uztea lortu zuen oposizioaren eta enbor beretik sorturiko beste borrokaldi batzuren testigantzak ere (Boroako termika, Superportua…) jasotzeko parada eman nahi du AHTren aurkako martxa honek.

Hori denagatik, bizikleta martxan zuen partehartzea espero dugu, baita zuek informatu eta animatuko dituzuen lagunena ere. Herririk herri, txikizioa gelditzeko mugi!

Egitaraua

Uztailak 25 Ostirala: Duango-Elorrio-Atxondo

12:30. Martxaren hasiera ekitaldia eta irteera. Durangoko Andra Mari plazan


13:30. Gaztelu auzora bisita (Durango-Beasain autobidearen obrak kalteturiko baserri auzoa)


14:30. Abadiño. Bazkaria

16:00. Abadiñotik abiatzen gara

16:30. Santixa auzoko jaixetan geldiunea (Atxondo)


17:00. Elorrio

17:30. AHTak Elorrion kalteturiko baserritar Aitor Solozabalekin enkontrua


18:30. Atxondo (Apata). “AHTrik EZ! Herriak Bizirik!”. AHTren aurkako ekitaldia

20:00. Afaria

21:00. Mahaingurua Atxondoko Gaztetxean: “AHTren aurkako borroka: iragana eta geroa”, Dabid Cobos (Atxondoko alkate Ohia), Mila Elorza (AHT Gelditu! Elkarlana) eta Luis Iriarte (AHT Gelditu! Nafarroa)

Larunbata 26: Atxondo-Zornotza-Dima

09:30. Irteera Atxondotik (Apata)


12:00. Zornotza

12:30. Boroa: Zentral termikoaren gatazkari buruz informazioa “Zornotza Bizirik!” taldearen eskutik.
Leginetxe: zornotzarrek AHTren aurka erresistentzia ekimena egin zuten.


17:00. Lemoa


17:30. Igorre. Aparioko eta Zeanuriko harrobien arazoaz geldiune informatiboa


19:00. Dima


20:30. Afaria Gaztetxean eta martxan bildutako jendearen arteko aurkezpen batzarra

Igandea 27: Dima-Galdakao-Larrabetzu-Gernika

09:30. Irteera Dimatik

11:00. Usantsolo


11:30. Bekea AHTak kalteturiko auzora bisita eta hamaiketakoa

12:30. Galdakao. Ongi-etorria


14:00. Larrabetzu. Bazkaria.


16:00. PTPri buruzko solasaldia Txema Pico-rekin


17:30. Larrabetzutik abiatzen gara

18:45. Muxika. “Auzokoa” baserrira bisita

20:00. Gernika. Ongi-etorria

20:30. Afaria
22’00: Kontzertua Gernikako Astra-n.

Astelehena 28: Gernika-Bakio-Lemoiz

09:30. Irteera Gernikatik

10:30. Sukarrieta: “Guggenheim 2” egitasmoak kalteturiko ingurura bisita informatiboa


12:00. Bermeon ongi-etorria eta hamaiketakoa

14:00. Bazkaria Matxitxako inguruan


15:30. Bakio. Ahoztar Zelaietarekin hirigintza espekulatzailearen aurkako paseo informatiboa

17:00. Bakiotik abiatzen gara

18:00. Lemoizko zentral nuklearraren hondakinak eta azalpenak


19:00. Lemoiz

20:00. Afaria

21:00. Mahaingurua: “Lemoiz: borroka antinuklearraren mugarri”, Carlos Alonso (Komite antinuklearrak), Torre Altonaga “Medius”, Juantxo Estebarantz eta Talaia Elkartea (Lemoizko bizilagunak)

Asteartea 29: Lemoiz-Getxo-Santurtzi

09:30. Lemoiztik abiatzen gara


10:00. Armintza. BIMEP energia instalazioaz azalpen informatiboa.


11:00. Plentzia. Uribe Kostako harrera ekitaldia Astillero plazan


11:20. Plentziako tren geltokian, Txipioko padura: garaipen baten kontaketa, “Txipio bai” taldearen eskutik

12:00. Txikizioa Barrikan (Barrikako sarreran)

12:20. Sopelako gasolindegitik pasako da.


12:35. Azkorriko basoaren sarreran Sopelatik etorrita: Muga fisiko eta naturalak, errepide berriaren inguruko azalpenak. Azkorriko basoa ezagutzen oinez.


13:15. TOSUtik ez dira pasako! Ekimena Tosuko landan (Getxoko Andra Mari)


14:00. Bazkari herrikoia TOSUn, Andra Mariko bizilagunen eskutik

16:00. Martxa jarraitu, buelta Algortatik

16:30. Portu zaharra, txonbo herrikoia sirenoarekin

17:30. Dragarik ez! Azalpentxoa (Portu zaharrean)


18:30. Itzulbaltzetako Santa Eugenia plazan, Getxoko egoera urbanistikoaren azalpena. Eta jokoak


19:30. Lekukoa pasa Ezkerraldeari (puente kolgantean)

20:00. Santurtziko “La Kelo” Gaztetxean. Afaria

21:30. Hitzaldia / Charla de Salhaketa “Contra las reformas penales del gobierno”

Asteazkena 30: Santurtzi-Muskiz-Zalla:

10:00. Santurtzitik irteera

11:00. Zierbena: Superportuaren erokeria, azalpenak

13:00. Muskiz: Petronor Coke planta… negozio zikiña!


14:00. Bazkaria Muskizen

16:00. Muskizetik abiatzen gara


18:00. Zalla: Enkarterrietako Fracking EZ taldearekin solasaldia


20:00. Afaria

21:00. Hitzaldi-tailerra: “Erresistentzia eta ekintza zuzena metodoak”, Itoizko Solidario baten eskutik.

Osteguna 31: Zalla-Barakaldo-Sestao:

09:30. Zallatik irteera

10:00. Zabalgarbi-ren hondakindegi txokikoaz azalpenak


12:00. Alonsotegi: Zabalgarbi errauskailuaren aurkako bisita informatiboa

14:00. Bazkaria


17:00. Barakaldo: Ezpitsuko paduren defentsan egin zen borrokaz azalpena

18:00. “AHTren dirua, gastu sozialentzat”: Berriotxoak taldearekin

19:30. Sestao. Ongi-etorria Txirbilenea Gaztetxean. Afaria


22:00.Antzerkia: SOStemible, Txiflando taldearen eskutik Txirbilenean

Abuztuak 1 Ostirala: Sestao-Bilbo-Basauri

10:00. Sestaotik irteera (Txirbilenea)

11:00. Bilbo: Zorrotzaurretik abiatuta, Bilbao Metropolitanoaren hirigintza planen azalpen kritikoa eta hirian barrena itzulia, Andeka Larrearen eskutik


13:30. Bazkaria “Bilbi”ko plazan

15:30. Bilbotik irteera

16:00. Arrigorriaga

16:30. San Migel: AHTren obrak gelditu!

17:30. Basauri

18:00. Bizikleta martxaren balorazio batzarra, Basauriko Gaztetxean

20:30. Kontzentrazioa Basauriko Bentako plazan

21:30. Afaria

Abuztuak 2 larunbata: Basauri-Bilbo:

10:30. Irteera Basauritik

12:00. Bilboko Moyua plazatik: Azken kilometroa oinez

Oharrak

Uztailaren 25ean, Donostian, 09:30ean, bizikletak furgoneta handi batean kargatuko dira Easo plazako tren geltoki ondoan. Trena 09:50tan abiatzen da (EuskoTren). Iruñeatik aldiz, furgoneta bat goizeko 09:30etan autobus geltokitik abiatuko da. Bidaia antolatzeko aldez aurretik abisatu 628243066 tlfnoan.

Materiala

Lo zakua, esterilla, aldatzeko arropa eta bizkar-zorro handi bat eraman behar dira (hori dena laguntza furgonetan eraman eta etaparen bukaeran itzuliko da). Bestalde, egunean zehar beharrezkoa duguna bizkar-zorro txiki batean txirrindulan eraman behar da. Ordezko kamara bat, partxeak eta puzgailua eramatea ongi dago. Kaskoa nahitaezkoa da.

Erratza ibilgailua

Furgoneta handi baten laguntza izango da, matxura kasuetan. Haurrak ere eraman daitezke ibilgailuan (5 eserleku libre, aldezaurretik abisatu ).



Jatorduak


- 55 euro: Bizikleta martxa osoko gosariak, mokaduak, bazkariak eta afariak (8 eguneko txartela) 


- 30 euro: 4 egunerako txartela


- 10 euro: egun batekoa


- 5 euro: otordu bat