TTIP Hitzarmenaren Aurkako Mugimenduak akordio honen aurkako ekintza eguna deitu du larunbatean eta herri zein hiri ezberdinetan protestak egongo dira. Mugimendutik azaldu dutenez, TTIPa Europa Batasunaren eta Ameriketako Estatu Batuen artean merkataritza libreko eremua ezartzeko proiektua da, isilpean negoziatzen ari dena, eta demokraziarako, gizarterako eta ingurumenerako arrisku handia dakarrena, hori dela eta Komite Internazionalistak eta Ekologistak Martxanek elkarrataratzea deitzen dugu.