Kurdistani elkartasuna adierazteko manifestazio jendetsuak zeharkatu du Bilbo

Azaroaren 1ean, larunbata, nazioarteko deialdiarekin bat eginez, jendetza atera zen Bilboko kaleetara Kobanêri bereziki baina baita, Rojavari eta Kurdistan osoari ere elkartasuna adieraztera.

Kobanên, Rojavako herri babeserako indar armatuen (YPGren eta YPJren) borroka eredugarriak aurre egin die Estatu Islamiarraren eraso basatiei. Estatu Islamiarrak nazioartearen isiltasun konplizea eta zenbait herriren babes ekonomikoa eta armatua jaso du, eta jasotzen jarraitzen du. Eraso hauen helburua, Kobanên eta Rojava osoan herri kurduak bertan bizi diren beste gutxiengoarekin batera, aurrera daramaten bizikidetzarako eredu demokratikoa suntsitzea da.

Gauzak horrela, larunbatean, Herri Kurdiarekin Elkartsaun Ekimena plataformak manifestazioa deitu zuen. Martxa udaletxetik Guggenheim museora joan zen; "herri kurduaren askatasunaren aldeko erresistentziarekin eta borrokarekin bat egiten dugula aldarrikatuz".