Horregatik, Palestinaren zatiketa salatzeko eta sionismoaren aurkako borrokarekin bat eginez ospakizuna egin genuen Bilbon larunbatean. Bilboko BDZ (Boikot Desinbertsio eta Zigorrak) nodoan gauden erakundeak, Komite Internazionalistak besteak beste, bazkari palestinarra antolatu genuen Zirika! herri gunean. 30 bat lagun bildu ginen han bazkari palestinarraren inguruan. Maqluba arroza palestinar gozoa prestatu genuen bazkaltzeko, datilak, postre arabiarra eta teaz gain. Bazkaldu ondoren dokumental pare bat proiektatu ziren eta ipuin palestinarrak entzuteko aukera ere izan genuen. Ekitaldia bukatzeko, Gora Palestina Askatuta! ohikatuz egin genuen topa. Jakina, beste behin ere, Boikot Desinbertsio eta Zigorrak nazioarteko kanpainarekin bat egiteko konpromezua hartu genuen, sionismoak herri palestinarrari ezartzen dion apartheid sistemaren aurkako tresna eraginkorra dela uste baitugu.