Izan ere, bisitatzen ditugun herrialdeetan kapitalismo patriarkalak ezarritako zapalkuntza eta menpekotasuneko egoera ezberdinak bertatik bertara ezagutzeko aukera eskaintzen digute. Eta, honekin batera, herri mugimenduen antolakuntza eta egoera horiei aurre egiteko martxan jartzen dituzten erantzunak ere ezagutuko ditugu. Soilik horrela, gure elkartasuna eraginkorragoa izan daitekeelakoan gaudelako.
Aurten bisitatuko ditugun herrialdeak Brasil, Venezuela, Palestina, Kurdistan eta Grecia dira. Herrialde bakoitzeko errealitatea eta aurrera daramatzaten borrokak ezagutzerakoan 3 ardatz hartuko dira izpide: Autogestioa eta herri-boterea, lurraldetasuna eta feminismoa.
Informazio gehiago jasotzeko edo brigadetan izena emateko: email bat bidali kibilbo@herriak.org, edo bestela, deitu 94 479 07 03 telefonora edo hurbildu Zirika! herri gunera (Ronda 12, Bilbon) goizez, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldez, astearte eta ostegunetan 17:00tik 19:30etara.