Emakumeen Mundu Martxan parte hartzeko deia egin du Komite Internazionalistak

Erabiltzailearen aurpegia Komite Internazionalistak 2015ko ira. 28a, 09:00

Euskal Herrira heltzear dago Emakumeen Mundu Martxa, hori dela eta, Komite Internazionalistak-eko emakumeok geure atxikimendua adierazteko eta motorrak berotzen hasteko bideo hau prestatu dugu. GORA EMAKUMEON BORROKA!

Martxak zeharkatuko dituen herrialdeak:  Kurdistan, Grezia, Balkanak, Italia, Suitza, Frantzia, Belgika, Alemania, Polonia, Hungaria, Austria, Katalunia, Euskal Herria, Galizia, Portugal.

Euskal Herrian zeharkatuko dituen herriak:

- Irailak 28: Tafalla, Gares, Iruñea.

- Irailak 29: Sakana, Leitza, Baztan, Hazparne.

- Irailak 30: Baiona, Hondarribia, Donostia.

- Urriak 1: Errenteria, Zumaia, Hernani, Tolosa.

- Urriak 2: Beasain, Bergara, Agurain, Gasteiz.

- Urriak 3: Durango, Gernika, Igorre, Basauri.

- Urriak 4: Portugalete, Getxo, Bilbo.