Emakumeen Mundu Martxak eta nazioarteko Arropa Garbia Kanpainak jantzigintzaren nazioarteko sektoreko langileen egoera salatzeko deialdia luzatu dute: 14 orduko lanegunak dituzte, miseriazko soldatak kobratzen dituzte eta lantegietan segurtasun-baldintza minimoak falta dira, besteak beste. Aldi berean, arropa-enpresa multinazionalak mundu osoko milioika emakumeren lanarekin aberasten dira.
Rana Plazako hondamendia gogoratzeko, eta emakumeen borroka gero eta beharrezkoagoa delako, apirilaren 23an, larunbata, eguerdiko 12:00etatik 13.00era, Bilboko Moyua Plazan (H&M aurrean) arropa-marka handi horien aurrean salaketa-ekintza publiko batean parte hartzea proposatzen dizuegu. Ekarri zuen arropa erabilia edo behar ez duzuena. Salaketa-mezuak idazteko erabiliko dugu eta esekitoki inprobisatu batean altu-altu eskegiko dugu.
Lan eskubideak bermatzearen eta arropa-marka handien konpromisoak betetzearen alde zain izango gaituzue!