Europan milio bat kurdu baino gehiago bizi dira erbestean. Filmak haietako batzuen historiak eta borrokak kontatzen ditu. Haiek ezin dute Turkiaren menpe dagoen Kurdistanera itzuli eta filmaren egileak beraien ordez jaioterrira itzuliko da enkargu bat betetzeko. Besteak beste, orain dela pare bat aste suntsitutako Nusaybin hiriko alkate ohia aurkeztuko digu, ume kurduei egindako torturak salatu zituen kazetariak hitz egingo du, 2013an Parisen eraildako hiru borrokalari kurduen gorpuak itzultzeko bidaian lagunduko ditugu,... Horrekin guztiarekin askapen mugimenduaren irudi zabala erakutsi nahi du filmak beraien oinarrizko printzipioak ere azaltzeko.
Tina Leisch antzerki eta zinema zuzendaria da. Bere filmekin sari anitz jaso ditu: 'Gangster girls', 'Roque Dalton. Fusilemos la noche'. Hamarkadak darama Kurdistenen aldeko elkartasun sareetan lanean.
Ali Can Austrian bizi den errefuxiatu kurdua Yeni Özgür Politika egunkariko kazetaria da. Behin baino gehiagotan gobernuak debekatu eta itxiarazi du hedabide hori. Beste aldetik, Austriako elkarte kurduen erakunde nagusiaren (FEYCOM) lehendakaria ere izan da.